81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko deialdia. 2023-2024 ikasturtea

DDBN (identifikazioa): 686987.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/686987).

Deialdi honen xedea da prozedura bat ezartzea dirulaguntzak emateko, 2022-2023 ikasturtean ikastetxeetan jateko ("jantokiko bekak").

Interesdunek eskabidea aurkeztu behar dute, behar bezala beteta, Berriobeitiko Udaletxean (Udal plaza 1, Berriobeiti). Emanen den eredu normalizatuaren araberakoa izanen da eskabide hori.

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 1etik 30era bitartekoa izanen da, biak barne, astelehenetik ostiralera eta 9:00etatik 14:00etara. Egoitza elektronikoaren bidez ere aurkezten ahal dira.

Berriobeitin, 2023ko apirilaren 11n.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2305660