81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

440/2023 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa" 2023ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XX. edizioaren deialdia egin, eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena.

Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren bitartez, eta Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritzarekin lankidetzan, "Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko Sarirako deialdia egin du 2001. urteaz geroztik. Sari horren azken helburua izan da gizartea kontzientziatu eta sentsibilizatzea herrialde eta herri pobretuetako gizarte sektore babesgabeenen alde egiten den borondatezko elkartasun lanaren garrantziari buruz eta, orobat, garapen jasangarrirako helburuak eta giza garapena lortzen laguntzea, betiere eskubideen ikuspegitik eta genero-ikuspegitik begiratuta.

2023ko martxoaren 8an, Eskubide Sozialetako Departamentuaren eta Laboral Kutxaren arteko lankidetza-hitzarmena onetsi zen, eta 25.000 euroko gastua baimendu "Nafarroa" 2023ko Elkartasunaren Nazioarteko Sarirako.

2023ko martxoaren 24an, "Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XX. edizioaren deialdirako lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Laboral Kutxak.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. "Nafarroa" 2023ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XX. edizioaren deialdia egitea eta haren oinarriak onestea. Ebazpen honen eranskinean heldu dira oinarri horiek.

2. Ebazpen hau eta "Nafarroa" 2023ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Laboral Kutxako Nafarroako Lurraldeko Zuzendaritzari.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 3an.–Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Andrés Carbonero Martínez.

I. ERANSKINA

"Nafarroa" 2023ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XX. edizioaren oinarriak

1.–Sariaren xedea eta zuzkidura:

1.1. Sari honen xedea da nabarmentzea eta aitortzea instituzioek, gobernuz kanpoko erakundeek eta pertsona fisikoek garapenerako nazioarteko lankidetzaren edozein arlotan egindako lana, bereziki, garapen jasangarrirako helburuak lortzeko eginiko ekarpenengatik nabarmendu diren horiena.

1.2. Saria 25.000 eurokoa da, eskudirutan. Saria jendaurrean emanen da, ekitaldi bat horretarako antolatuta, bilakaera epidemiologikoari egokitutako formatuan eta behar bezala iragarriko den egunean. Egoerak horretarako aukera ematen badu, ezinbestekoa izanen da saritutako entitatearen arduraduna edo saritutako pertsona joatea saria emateko ekitaldira, baita saria ematearen ondorioz antolatzen diren bestelako jardueretara ere, ezinbesteko kasuetan izan ezik, halakoetan ordezkari bat izendatzen ahalko baitu.

1.3. Antolatzaileak bere gain hartuko ditu sariduna saria ematen den tokira joateagatik sortutako gastuak.

2.–Hautagaitzak aurkezteko tokia eta epea:

2.1. Hautagaitzak eta erantsitako agiriak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez. Nafarroako zerbitzuen atarian argitaratutako fitxara jo beharra dago, zeina eskuragarri baita Eskubide Sozialetako Departamentuaren web-orrian. Eskaerak Garapenerako Lankidetzaren eta Ekintza Humanitarioaren Atalera bidaliko dira.

2.2. Proposamenak posta elektronikoz ere aurkez daitezke, servcoopdes@cfnavarra.es helbidearen bidez, edo Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira igortzen ahal dira (González Tablas 7; 31005 Iruña, Espainia) posta ziurtatuaren bidez, gutun-azalean adierazita "Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko Sarirako dela. Bidalketa mezularitza zerbitzuaren bidez egiten bada, bidaltzen den egun berean jakinaraziko da posta elektronikoz, goian aipatutako helbidearen bidez.

2.3. Hautagaitzak aurkezteko epea oinarri hauek argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2023ko ekainaren 15ean bukatuko.

3.–Proposamena egiten duten entitateak:

3.1. Edozein herrialdetan legez eratutako erakunde publikoek (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak, ikerketa zentroak, enbaxadak, kontsulatuak eta abar) aurkezten ahal dituzte hautagaitzak, baita hezkuntza, kultura eta gizarte arloetako entitateek, gobernuz kanpoko erakundeek eta enpresa pribatuek ere, Nafarroako Foru Komunitateko administrazio autonomikoak izan ezik.

Aurreko bi deialdietan finalistak izan diren hautagaitzak berreskuratzen ahalko dira.

3.2. Hautagaitzak baztertu eginen dira baldin eta aurkezten badira saria norberarentzat eskatuz edo norberak legez ordezkatzen dituen erakundeentzat.

3.3. Sarirako hautagaitzak aurkezteak berekin dakar oinarri hauek guztiak onartzea.

4.–Eskatzen den dokumentazioa:

Hautagaitzarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Proposatutako pertsonen datuak edo proposatutako entitatearen nortasun juridikoaren datuak biltzen dituen agiria, II. eranskineko ereduaren araberakoa.

b) Azalpen memoria (2.000 hitz gehienez), zeinetan frogatuko baitira saria eskuratzeko egindako merezimenduak: ekintzak, programak, neurriak eta egokitzat jotzen den gainerako informazioa (memoria aurkezteko eredua III. eranskinean dago).

c) Alegatzen diren merezimenduak abalatu eta egiaztatzen dituen beste edozein dokumentazio osagarri, erakunde publikoek, entitate pribatuek edo entzute handiko pertsonek hautagaien alde egindako gutunak barne.

Aurreko deialdietan hautagaitza bat proposatu duten entitateek, aurtengoan hori bera proposatu nahi badute berriro, agiri sinatu bat aurkeztu beharko dute, non adieraziko baita zein urte eta ediziotan aurkeztu zen hautagaitza, eta orduan aurkeztutako gainerako agiriak orain ere baliodunak direla (informazio osagarria edo bestelako materialak, hala nola DVDak, liburuak...). Era berean, behar bezala eguneratuak aurkeztu beharko dituzte bai datuak biltzen dituen agiria (II. eranskina), bai azalpen memoria (III. eranskina); eta beste agiri osagarri batzuk ere aurkezten ahal dituzte.

Zilegi izanen da hamar egun balioduneko epea ezartzea egindako akatsak zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko, eta, halakoetan, adieraziko da ezen, hala egin ezean, hautagaitza bertan behera uzten duela ondorioztatuko dela.

5.–Tramitazioa:

5.1. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak eta Laboral Kutxak hasiera bateko hautaketa ez loteslea egiten ahalko dute, saria erabakiko duen epaimahaiari igortzeko. Horretarako, finalisten proposamenarekin batera, aurkeztutako gainerako hautagaien zerrenda ere igorriko diote.

5.2. Hasierako hautaketa horretan honako alderdi hauek hartuko dira kontuan, epaimahaiarentzat orientagarriak izanen direnak:

a) Elkartasun lana zein testuingurutan egiten den, haren analisia.

b) Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko eginiko ekarpena.

c) Edukiaren izaera berritzailea.

d) Iraupena: esku-hartzearen xedeko komunitatean edo arloan duen errotze maila.

e) Lana zenbateraino dagoen zuzenduta kolektibo kalteberen alde.

f) Lankidetza eta/edo koordinazioa antzeko erakunde edo sareekin.

g) Saria emateak herritarrengan, erakundean edo esku-hartzearen xedeko eremuan zeharka dituen onurak eta/edo ondorio positiboak.

h) Hautagai diren entitateen ahalmen instituzionala edo proposatutako pertsonen ibilbide profesionala.

i) Proiektu osoan genero ikuspegiak duen txertatze maila.

5.3. Sari honi buruzko edozein informazio jasotzeko, Nafarroako Gobernura jotzen ahalko da (Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua), +34848425043 telefonoaren bidez eta servcoopdes@cfnavarra.es helbidean.

5.4. Deialdia egiten duten entitateen eskumena da, ez beste inorena, sariaren inguruan sortu edo planteatzen diren arazo guztiak ebaztea.

6.–Epaimahaia, erabakia eta saria ematea:

6.1. Zazpi pertsonak osatuko dute epaimahaia (mahaiburua eta sei mahaikide), elkartasunaren arloan izen handia eta sentiberatasun berezia duten pertsona eta profesionalen artetik hautatuta. Epaimahaiaren osaketan, emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izatea aurreikusiko da.

6.2. Sarituko den hautagaitza hautatzeko, epaimahaiak hasiera bateko hautaketan erabilitako irizpide berberei jarraituko die.

6.3. Epaimahaiak aho batez proposatuko du nori eman saria, edo, guztien adostasuna lortzen ez bada, kideen gehiengo soilaren bidez.

6.4. Erabakia prentsaurreko batean jakinaraziko zaie hedabideei; bertan aditzera emanen da zein entitatek edo pertsonak irabazi duen saria, edo, kasua bada, eman gabe gelditu dela.

6.5. Saria jendaurrean emanen da, bilakaera epidemiologikoak ahalbidetzen duen formatuan eta entitate deitzaileek garaiz jakinaraziko duten egunean.

6.6. Saria ematen den egunean eta biharamunean, sarituak edo saritutako entitatearen ordezkariak prestasun osoa izanen du antolakuntzak proposatzen ahal dituen ekitaldi eta jardueretan parte hartzeko.

II. ERANSKINA

Proposamena egiten duen entitatearen datuak

Hautagaitza proposatzen duen entitatearen izena: ..........................................................................

Entitateko arduradunaren izen-deiturak eta kargua: .........................................................................

.................................................................................................................................................................

Helbidea: ............................................................................................................................................

Posta kodea: .......................................... Herria: ..............................................................................

Probintzia: ..................................................... Herrialdea: ......................................................................

Telefonoa: .............................................. Helbide elektronikoa: ..............................................................

Webgunea (baldin badu): ......................................................................................................................

IFZ edo IFK: ..........................................................................................................................................

Hautagai den pertsonaren edo entitatearen datuak

Hautagai den pertsonaren izen-deiturak edo hautagai den entitatearen izena: ...............................

.................................................................................................................................................................

Helbidea: ............................................................................................................................................

Posta kodea: ................................................ Herria: ........................................................................

Probintzia: .................................................... Herrialdea: ......................................................................

Telefonoa: ...................................................... Helbide elektronikoa: .......................................................

Webgunea (baldin badu): .......................................................................................................................

IFZ edo IFK: ..........................................................................................................................................

Entitatea inskribatuta dagoen erregistroaren izena eta inskripzio zenbakia: ....................................

.................................................................................................................................................................

Zein urtetan hasi zen jardueran: .......................................................................................................

Zein herrialdetan jarduten duen: .......................................................................................................

Zein duen jarduera nagusia: .............................................................................................................

Arreta jasotzen duten pertsonen kopurua: ..............................................................................................

III. ERANSKINA

Azalpen txostena, honako alderdi hauek jasotzen dituena 2.000 hitzetan, gehienez ere:

–Hautagai den pertsonaren edo entitatearen ibilbide profesionala.

–Elkartasun lanaren xede den eskualdeko testuinguru soziala, ekonomikoa...

–Zenbateraino dagoen errotua lanaren xede den eskualdean edo komunitatean.

–Zer talderekin egiten den lan, eta zenbat diren onuradunak, gutxi gorabehera.

–Egiten diren jardueren eta jarduketen deskripzioa.

–Koordinazioa eta/edo lankidetza beste entitate edo sare batzuekin.

–Esku-hartzearen xedeko herritarrek edo eskualdeek lortzen ahal dituzten alboko/zeharkako onurak, sariaren diruaren eta aitortzaren ondorioz.

–Aurkeztu nahi diren beste datu interesgarri batzuk.

Iragarkiaren kodea: F2305504