48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

10/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Fernando Moreno Ayala jauna izendatzen baita Datu Irekien Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari atxikita dago (Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia; Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua).

39E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Sonia Palomo Mateos andrea, Hezkuntza Departamentuko Gizarte Aseguruen Ataleko burua.

42E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez Elixabete García Mendizábal andrea izendatzen baita Hezkuntza Departamentuko Baterako Hezkuntzaren Bulegoko buru, bitarte baterako.

43E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez Sonia Palomo Mateos andrea izendatzen baita Hezkuntza Departamentuko Gizarte Aseguruen Ataleko buru bitarte baterako.

44E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Iosu Rodríguez Alfaro jauna, Datuen Ustiapen eta Ingeniaritzaren Ataleko burua. Atal hori Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuari atxikita dago, Hezkuntza Departamentuan.

106E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Ion Arrazola Caminos jauna Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Lan Zerbitzuari atxikita dago, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan.

107E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Ion Arrazola Caminos jauna, Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Ataleko burua. Atal hori Lan Zerbitzuari atxikita dago, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan.

12E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Silvia Ayerra Eusa andrea, Farmazia Digitalizatzeko Ataleko burua, berak hala eskatu baitu. Atala Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

13E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Carlos Romero Herrero jauna, Osasun Antolamendurako Sistemen Ataleko burua, berak hala eskatuta. Atal hori Osasuneko Informazioaren Teknologien Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

14E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Pablo Machain Martiarena jauna, Azpiegitura Teknologikoen Ataleko burua, berak hala eskatu baitu. Atala Telekomunikazioen, Azpiegituren eta Zibersegurtasunaren Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

15E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Edurne Izkue Mendi andrea, Atarien eta Esperientzia Digitalaren Ataleko burua, berak hala eskatuta. Atal hori Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

16E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Jon Legarrea Oteiza jauna, Datuaren Bulegoaren Ataleko burua, berak eskatu baitu. Atal hori Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

17E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Alberto Sánchez Gómez jauna, Konfiantzaren eta Eten Digitalaren Ataleko burua, berak eskatu baitu. Atal hori Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

18E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Luis Javier Ochotorena Santos jauna, Izapideetarako eta Herritarrekiko Harremanetarako Konponbideen Ataleko burua, berak hala eskatu baitu. Atala Departamentuetako Konponbideen Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

19E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta, María Elísabe Ugarte Echeverría andrea, Osasun Sistemetarako Software Arkitekturaren Ataleko burua. Burutza hori Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Osasuneko Informazioaren Teknologien Zerbitzuaren barnean dago.

20E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Alberto Frias Pardo jauna, Historia Kliniko Digitalen Ataleko burua, berak hala eskatu baitu. Atala Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

17E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Gregorio Collado Domínguez jauna, Zerbitzu Orokorren Bulegoko burua.

32E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Gregorio Collado Domínguez jauna Zerbitzu Orokorren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

48E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Mikel Bezunartea Pasquel jauna, Hondakinen Ataleko burua.

36/2026 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Judit Lapieza Itxaso andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

268E/2026 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, María Lourdes Iribarren Lizarraga andrea, Alde Zaharreko OOLTko Laguntza Unitateko burua.

269E/2026 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Eva María Juez-Sarmiento Brito andrea izendatzen baita Alde Zaharreko OOLTko Laguntza Unitateko buru bitarte baterako.

276E/2026 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Sergio Barrero Sánchez jauna Osasun Mentaleko San Frantzisko Xabierkoa zentroko Mantentze-lanen Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

1152/2026 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Gabriel Sánchez Bermejo jauna, El Vergel zahar-egoitzako Erizaintzaren Koordinazio Ataleko burua, berak hala eskatu baitu.

1301/2026 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Gabriel Sánchez Bermejo jauna El Vergel zahar-egoitzako Administrazio-lana eta Zerbitzuak Koordinatzeko Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

1345/2026 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita otsailaren 18ko 1301/2026 Ebazpenean atzemandako akats materiala.

208E/2026 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Ana Isabel Sánchez Martín andrea, Berrikuntzaren eta Proiektu Esperimentalen Ataleko burua, berak hala eskatuta. Atal hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikita dago.

209E/2026 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Raúl Arrondo Villanueva jauna, Mantentze-lanen Bulegoko burua, berak hala eskatuta. Bulego hori Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atalari atxikita dago, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

213E/2026 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Soraya Atienza Ruiz andrea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Politika Aktiboen Programetarako Orientazio eta Lerrokatzeko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

248E/2026 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ana Isabel Sanchez Martín andrea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Berrikuntzaren eta Proiektu Esperimentalen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

249E/2026 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Raúl Arrondo Villanueva jauna Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Mantentze-lanen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

707/2026 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Kirurgia Pediatrikoko arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

377/2026 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, María Teresa Gutiérrez Azcárate andrea Irakasle Funtzionarioak Kudeatzeko Unitateko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.

379/2026 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, María Montserrat Barrena Contreras andrea Irakasle Kontratatuak eta Ikertzaileak Kudeatzeko Unitateko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.

380/2026 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Francisco Javier Gorostieta Villanueva jauna Langileen Gastua Kontrolatzeko Unitateko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.

382/2026 EBAZPENA, otsailaren 23koa Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, María Cristina Galé Donázar andrea Nominen eta Gizarte Segurantzaren Bulegoko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.

383/2026 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Cristina Alonso Gorosquieta andrea Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileak Kudeatzeko Unitateko arduradun izendatzen duena, bitarteko gisa.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

340/2026 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko ofizial izateko lanpostu hutsak (C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.

341/2026 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu hutsak (C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.

342/2026 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoko informatikako ofizial izateko lanpostu hutsak (C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.

EPATZE DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 29ko 372E/2025 Foru Aginduaren aurka eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 166/2023 eta 167/2023 ebazpenen aurka jarritako 35/2026 prozedura arruntean. Bada, urriaren 29ko 372E/2025 Foru Aginduaren bidez, zeina azaroaren 27ko 414E/2025 Foru Aginduaren bidez aldatu baitzen, kontseilariak eskumena bereganatu zuen, eta ezetsi egin zen gora jotzeko errekurtso bat, hautapen epaimahaiaren puntuazioak behin betiko gehitzeko aktaren aurka jarri zena, honako kidego hauetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez sartzeko hautapen prozeduran: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, hizkuntza eskola ofizialetako irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko irakasleak eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, honako deialdi honetako lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka: erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien 212 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

7/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 4koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira familiaren esparrurako zenbait laguntzaren oinarri arautzaileak, martxoaren 25eko 101/2024 Foru Aginduaren bidez onetsi zirenak. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 885104.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

2D/2026 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez iragartzen baita Sindicato Profesional Bomberos de Navarra / Nafarroako Suhiltzaileen Sindikatu Profesionala (SPBN/NSSP) izeneko sindikatua eratu dela (gordailu zenbakia: 31100064).

1.7. BESTELAKOAK

8/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 5ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez finkatzen baita Alaiz zentroko egoitza-plazei 2026an aplikatuko zaien prezio publikoa. Zentroa Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuaren mendekoa da.

7/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita "Fundación Laboral de la Construcción Navarra" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu bateratuak duen baimena, irakaskuntzen eskaintza handitzeagatik Uharteko eta Alesbesko egoitzetan.

31/2026 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, 2026-2027 ikasturtean enpresetan prestakuntza-egonaldiak egiteko deialdia onesten duena, irakasle hauei zuzenduta: Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketako sistemako D eta E graduetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan ari diren irakasleak.

31/2026 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, ukatzen dituena aurretiazko administrazio baimenak "As de Guía 6", "Ballestrinque 6", "Ballinger 6", "Carabela 6", "Carraca 6", "Margarita 6", "Nao 6" eta "Vuelta de Escota 6" izeneko haize parkeetarako (4,99 Mw-ekoa bakoitza) eta haien eraldaketa eta ebakuazio azpiegituretarako, Oltza Zendea, Etxauri, Goñerri eta Orkoiengo udal mugarteetan. Espediente kodeak: 1256-CE, 1257-CE, 1258-CE, 1259-CE, 1260-CE, 1281-CE, 1282-CE eta 1283-CE.

299/2026 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Udaletako Funtzionarioen Montepio Orokorreko 2025eko defizita eta Nafarroako toki entitateen arteko banaketa onesten dituena.

43E/2026 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Getzeko udal mugartean dagoen zerri azienda gizentzeko instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adierazita aldaketa hori, helburu duena ekoizpenaren orientazioa aldatzea (gizentzeko zerriendako 2.080 plaza izatetik bizitarako abereak hazteko 1.752 plaza izatera igarotzeko), ez-funtsezkoa dela. Instalazioaren titularra Biurrun SL da.

47E/2026 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez berrikusten baita Lekunberriko udal mugartean zukuak egiten dituen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Izan ere, egiaztatu da instalazioa egokitzen zaiola Batzordearen 2019ko azaroaren 12ko 2019/2031 Betearazpen Erabakiari; hori guztia bat etorriz teknika erabilgarri onenen ebaluazioarekin, zeina jasotzen baita ebazpen honen eranskinean. Horrenbestez, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Agrozumos SA da.

50E/2026 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita ibilgailuak, haien balio-bizitza bukatutakoan, tratatu eta kutsadura kentzeko zentro baimenduaren ingurumen baimen bateratua, instalazioa ixteko baldintzak ezartzeko. Horrenbestez, instalazioa ixteko proiektu teknikoan eta espediente administratiboaren parte den gainerako dokumentazio gehigarrian ezarritako baldintzak bete beharko dira, bai eta ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak eta neurriak ere. Instalazioa Berriobeitiko udal-mugartean dago, eta haren titularra Grupo Tuardn SL da.

59E/2026 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ofizioz aldatzen baita Cortesko udal mugartean barazkiak eta lekaleak jasotzen, galdarraztatzen, izozten eta kontserbatzen dituen instalazioaren ingurumen baimen bateratua, ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketen arabera. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Ultracongelados Virto SAU da.

61E/2026 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Tuterako udal mugartean metalezko apalategiak fabrikatzen dituen instalazio baten hondakin uren araztegia aldatzeko proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela. Instalazioaren titularra AR Racking SA da.

65E/2026 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 1278E/2025 Ebazpena, zeinaren bidez Ingurumen baimen integratua eman zitzaion AGR Biogás SA enpresak Arroizko udal-mugartean duen biogas instalazioari, hartan egindako akatsak zuzentzeko, ebazpen honen eranskinean jasotako zuzenketari jarraikiz.

1278E/2025 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-baimen integratua ematen baitzaio biogas-instalazio bati, Arroizko udal-mugartean. Hala, instalazioak eta hango jarduerak ingurumen-baimen integratuari buruzko proiektuan eta administrazio-espedientearen gainerako dokumentazio gehigarrian jasotako baldintzak bete beharko dituzte, eta, betiere, ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak eta neurriak. Instalazioaren titularra AGR Biogas SA da.

54/2026 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez ebazten baitira zenbait kirol proiektu eta jarduera interes sozialekotzat deklaratzeko eskaerak, bat etorriz Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 15eko 13/2023 Foru Aginduan ezarritakoarekin.

BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA. Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 29an hartutako erabakiaren aurka, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela "Aritzaletako hondakin-uren arazketa" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

ENKANTEA, Antsoaingo ondasun higiezin batena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERIAIN

Oposizioa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (igeltserotzako eta pinturako espezialitatea), funtzionarioen araubidean. Izendapena

BERRIOZAR

2026ko lan publikoaren eskaintza

GESALATZ

Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako peoiaren plaza bat betetzeko, lan-araubide finkoan. Izendapen-proposamena

IRUÑA

Oposizioa, bete daitezen ehorzle laguntzailearen 4 plaza. Izendapen proposamena

Oposizioa, bete dadin herritarren partaidetzako teknikariaren 1 plaza. Izendapen-proposamena

Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin gizarte-enpleguko ofizialaren (obrak) 1 plaza. Deialdia bete gabe uztea

Deialdia, ofizial administrariaren 25 plaza, gehienez ere, barne-igoera murriztuan oposizio bidez betetzeko

Deialdia, azpiegituretako zerbitzuburuaren 1 plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia bete gabe deklaratzea

Akats zuzenketa, Udaltzaingoko agente lehen aritzeko 13 plaza kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Akats zuzenketa, Iruñeko Udaltzaingoko 5 udaltzain plaza oposizio bidez betetzeko deialdian

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Ordenantza, erabilera eta funtzionamendua arautzen dituena eskola zaharretako telelan eta ikasketa gunerako. Behin betiko onespena

ALLO

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

ANTSOAIN

Xehetasun-azterketa, Nafarroako Foruen kaleko 2 eta 4 zenbakietan. Behin betiko onespena

AOSKO KONTZEJUA

Herri-lurrei buruzko ordenantza. Behin betiko onespena

ARGUEDAS

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Behin betiko onespena

AIEGI

2026rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak

AZAGRA

Arau fiskala, arautzen dituena eguneko zentroko zerbitzua erabiltzeko prezio publikoak. Hasierako onespena

BARBARIN

Udal hilerria arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

BERTIZARANA

Egiturazko aldaketaren proiektua behin-behingoz onestea, hau da, 87. artikulua aldatzea, hirigintzako araudi orokorreko 87 bis artikulua sortzea eta Udal Plan Orokorreko dokumentazio grafikoko 5. planoa aldatzea

BIURRUN-OLKOTZ

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

OLTZA ZENDEA

Dirulaguntzak, jarduerak egin daitezen kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan, 2026an. Laburpena

ZIZUR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Larraiako 6. poligonoko 23. lurzatian. Behin betiko onespena

Deialdia, laguntzak eman daitezen etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko. Laburpena

CORELLA

Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzea

ERROIBAR

Tokiko ehiza barrutia eratzea

EULATE

Kudeaketarako hirigintza-hitzarmena, Eulateko UE-R.5 exekuzio-unitatean. Behin betiko onespena

EZKABARTE

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako

FALTZES

Aldaketa, Animalia arriskutsuak edukitzea arautzen duen udal-ordenantzan. Behin betiko onespena

IMOTZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, Latasako 9. poligonoko 157. lurzatian. Behin betiko onespena

IZABA

Turismo ostatuaren erabilera arautzeko eta antolatzeko plan berezia. Hasierako onespena

ITURMENDI

Udalkideen ordainsariak eta alkatetzaren dedikazio araubidea

LEOTZ

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

LESAKA

Tasak, Andra Mari egoitzan jantoki zerbitzua emateko. Behin betiko onespena

2026ko ordenantza fiskalen aldaketen behin betiko onespena

MIRANDA ARGA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

MURUZABAL

Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Behin betiko onespena

RIBAFORADA

Tokiko Gobernu Batzarreko kidea eta hirugarren alkateordea izendatzea

SESMA

2026ko aurrekontua betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

TAFALLA

2026ko diru-bilketarako egutegia

TORRALBA DEL RÍO

Herri-lurrak okupatzea, Kodesko Andre Maria santutegia urez hornitzeko proiektua gauzatzeko. Jendaurreko informazioa

UHARTE ARAKIL

NA-10486 tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

UTERGA

Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Behin betiko onespena

EGUESIBAR

Epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegian, 25-01973 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta

ELORTZIBAR

Borondatezko birpartzelazio proiektua eta dirutan ordaintzeko hirigintza-hitzarmena, Imarkoaingo 1.4 exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa Noaingo 1. poligonoko 51. lurzatian. Behin betiko onespena

Aldaketa, Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen 7. ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Aldaketa, Jarduera sailkatuetan eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen 8. ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

ZUBIETA

Hirigintzako izapideengatiko tasak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Jarduketa protokoloa, elikagai bankura sartzekoa eta txartel solidarioa eskuratzekoa. Behin betiko onespena

Ordenantza, gizarteratzeko eta/edo gizarte larrialdiko prozesuetarako laguntzen kudeaketari buruzkoa. Behin betiko onespena

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2026ko ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2026rako, etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena