1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
43E/2026 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Getzeko udal mugartean dagoen zerri azienda gizentzeko instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adierazita aldaketa hori, helburu duena ekoizpenaren orientazioa aldatzea (gizentzeko zerriendako 2.080 plaza izatetik bizitarako abereak hazteko 1.752 plaza izatera igarotzeko), ez-funtsezkoa dela. Instalazioaren titularra Biurrun SL da.
Egun abian den instalazio horrek ingurumen baimen bateratua du, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta eman baitzitzaion; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 10.12 taldean.
2025eko maiatzaren 29an, titularrak jakinarazi du instalazioaren aldaketa-proiektua, helburu duena ekoizpen orientazioa aldatzea (gizentzeko zerriendako 2.080 plaza izatetik bizitarako abereak hazteko 1.752 plaza izatera igarotzeko), eta, era berean, hidrolisirako 2 tanga instalatzea, aldagela batzuk eraikitzea eta gobernatzeko 2 mahuka eraikitzea, bai eta 1.576,05 m³-ko baltsa bat eraikitzea ere. Halaber, egun dagoen baltsa (5.955,09 m²-koa) kenduko da, lurzatian bertan dagoen lurrarekin estalita.
Ikusirik industria-instalazioaren aldaketa-proiektuari buruz aurkeztutako jakinarazpena eta egiaztagiriak, zerbitzu honek uste du aldaketa hori aldaketa ez-funtsezkoa dela, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoaren arabera (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen); izan ere, aldaketak ez dakar berekin erregelamendu horren 37. artikuluan ezarritako egoeretako bat ere.
Bestalde, aldaketa ez-funtsezkoa egiteko proiektu horren ondorioz, beharrezkoa da ingurumen baimen bateratuaren testua aldatzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aplikatuz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan ezarritakoa (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Beste alde batetik, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, aldaketa-proiektuak ez du behar ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta edo sinplifikatua, lege horren eranskinetako batean ere agertzen ez delako, eta ulertzen delako proiektuak ez duela eragin kaltegarri nabarmenik izanen ingurumenean, ez baitakar aipatu 7. artikulu horretan zehaztutako handitzerik ez ukipenik.
Horrez gain, 2025eko irailaren 29an, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren erregistroan jakinarazi zuten ezen, aurreko titular zen Mendía E. Y F., Planillo S. Y Valencia F. enpresak (IFZa: E31224777) eta titular berria den Biurrun SLk (IFZa: B31157712), instalazioaren titulartasuna eskualdatu ziola batak besteari (erregistro-zenbakia: 1276827).
Horrela, Biurrun SL, instalazio horren titularra den aldetik, ingurumen baimenean sartutako baldintzak betetzearen erantzulea izanen da, bai eta instalazioaren funtzionamendutik etor daitezkeen ondorioena ere.
Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean egon da. Tarte horretan, titularrak berak idazketa akatsak atzeman ditu I. eranskineko eraikin, esparru, instalazio eta ekipamendu garrantzitsuenen taulan. Hala, titularrak atzemandakoaren arabera zuzentzen da I. eranskina.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Irizpena ematea Getzeko udal mugartean dagoen zerri azienda gizentzeko instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adierazita aldaketa hori, helburu duena ekoizpenaren orientazioa aldatzea (gizentzeko zerriendako 2.080 plaza izatetik bizitarako abereak hazteko 1.752 plaza izatera igarotzeko), ez-funtsezkoa dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Biurrun SL da.
Bigarrena.–Horrenbestez, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, titularrak aurreikusitako proiektua gauzatzen ahalko du. Halere, horrek ez du esan nahi tramitatu behar ez direnik dagokion obra-lizentzia edo behar diren beste baimen batzuk.
Hirugarrena.–Zentroa Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Sortzaileen eta Kudeatzaileen Erregistroan inskribatzea hondakin arriskutsuen sortzaile txiki gisa (15P02124090002025). Sortzen ahal dituen hondakinak ebazpen honen III. eranskinean jasotakoak dira. Sortzen diren hondakinei dagokien edozein aldaketa Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, aipatutako erregistroan sartzeko.
Laugarrena.–Abeltegiko simaurrak sortu eta kudeatzeko 1240030163/1/1 Plana onestea. Ebazpen honen II. eranskinean dago.
Bosgarrena.–Irizpen honek hamar hilabeteko balioa du ebazpen hau ematen denetik, abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 36. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Seigarrena.–Instalazioaren ingurumen baimen bateratuaren testua aldatzea, bertan sartuz ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketak.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aplikatuz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan ezarritakoa (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Zortzigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren aurka, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.
Bederatzigarrena.–Ebazpen hau Biurrun SLri eta Ibargoitiko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.
Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
Iragarkiaren kodea: F2601963