2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
NA-10486 tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako Ehiza eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betez, jakinarazten da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamabost egun balioduneko epean jendaurrean egongo dela Uharte Arakilgo Udalaren bulegoetan tokiko ehiza-barruti bat eratzeko proiektuaren espedientea, epe horretan mugatuko diren lurren jabeek beren jabetzak proiektatutako barrutian integratzeari berariaz uko egin diezaioten.
Mugatu beharrekoak: Uharte Arakil.
Uharte Arakilen, 2026ko otsailaren 25ean.–Barrutiaren titularra eta alkate udalburua, Jose Domingo Huarte Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2603028