1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
12E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Silvia Ayerra Eusa andrea, Farmazia Digitalizatzeko Ataleko burua, berak hala eskatu baitu. Atala Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horrekin guztiarekin, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak arautzen dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Silvia Ayerra Eusa andrea, Farmazia Digitalizatzeko Ataleko burua, berak hala eskatu baitu. Atala Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian. Kargu-uzteak 2026ko martxoaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, hori izanen baita burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzura, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Sarrigurenen, 2026ko otsailaren 12an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.
Iragarkiaren kodea: F2602218