48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Borondatezko birpartzelazio proiektua eta dirutan ordaintzeko hirigintza-hitzarmena, Imarkoaingo 1.4 exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

Alkatearen 2026ko otsailaren 9ko 2026-0190 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi ziren, batetik, borondatezko birpartzelazio proiektu bat Imarkoaingo 1. eremuko UE-1.4 exekuzio-unitatean, Imarkoaingo UE-1.4 exekuzio-unitatearen Borondatezko Birpartzelazio Batzordeak sustaturik, eta, bestetik, Udalari nahitaez laga beharreko hirigintza-aprobetxamenduaren %10 dirutan emateko hirigintza-hitzarmena.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 74. eta horiekin bat heldu diren artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noainen, 2026ko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2602108