48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Arau fiskala, arautzen dituena eguneko zentroko zerbitzua erabiltzeko prezio publikoak. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Azagrako eguneko zentroko zerbitzua erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen arau fiskala, baita hura jendaurrean edukitzea ere, hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratuta, bitarte horretan interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik. Aldaketaren testua behin betiko onetsitakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behar den iragarkia eta haren testu osoa.

Azagran, 2026ko otsailaren 9an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2601994