48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Egiturazko aldaketaren proiektua behin-behingoz onestea, hau da, 87. artikulua aldatzea, hirigintzako araudi orokorreko 87 bis artikulua sortzea eta Udal Plan Orokorreko dokumentazio grafikoko 5. planoa aldatzea

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean jarri zen hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik aurrera, eta hori 2025eko apirilaren 3an egin zen (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 67. zenbakia). Epe horretan, Felix Dorronsorok, BIDASOIL IPAR SL enpresaren izenean, alegazioak aurkeztu zituen.

Bertizaranako Udalak, 2026ko otsailaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen ez onartzea BIDASOIL IPAR SL enpresak aurkeztutako alegazioak, salbu eta laburpen exekutiborik eta dokumentazio grafikorik ez izateari dagokionez (laugarren alegazioa).

Beraz, bi dokumentu horiek Udal Plan Orokorra aldatzeko espedientean sartu dira, bai laburpen exekutiboa LEUren kategoriaren mugaketa osoarekin, bai indarreko antolamendu-planoa eta UPOren aldaketan proposatutakoa, informazio publikoan jarriko diren LEUren kategoriaren mugaketa osoarekin.

Era berean, erabaki zen behin-behinean onestea egiturazko aldaketa puntuala, hau da, 87. artikulua aldatzea, hirigintzako araudi orokorraren 87 bis artikulua sortzea eta Bertizaranako Udal Plan Orokorreko dokumentazio grafikoaren 5. planoa aldatzea, eta espediente osoa Lurralde Antolamenduko Departamentura igortzea behin betiko onets dezan.

Azkenik, interesatuei egintza honen berri ematea erabaki zen adieraziz egintza honek ez duela administrazio-bidea amaitzen eta, horrez gain, aldaketak eragindako eremuan hirigintza-lizentzien emakidaren etendura legez aurreikusitako iraupenarekin mantentzea.

Bertizaranan, 2026ko otsailaren 23an.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.

Onetsitako araudiaren laburpen exekutiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2602973