48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Ordenantza, erabilera eta funtzionamendua arautzen dituena eskola zaharretako telelan eta ikasketa gunerako. Behin betiko onespena

Abartzuzako Udalak, 2025eko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, erabilera eta funtzionamendua arautzen dituena eskola zaharretako telelan eta ikasketa gunerako.

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2025eko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 4an.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da, eta haren testu osoa argitaratzen da.

Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Abartzuzan, 2026ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Diego Sainz Fernández.

ORDENANTZA, ERABILERA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUENA ESKOLA ZAHARRETAKO TELELAN ETA IKASKETA GUNERAKO

Zioen azalpena

Abartzuzako Udalak herriko eskola zaharren eraikinaren lehen solairua erabili nahi du telelan eta ikasketa gune bat eskaintzeko herritarrei.

Eraikinaren beheko solairuan, gimnasioa dago. Lehen solairua berriki hustu da, eta telelanean aritzeko edo ikasteko gune bat eskaini nahi zaie herritar guztiei bertan.

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen xedea da erabilera arautzea Abartzuzako eskola zaharren lehen solairuko gunean, Foru plazako 6 zenbakian. Zehazki, hauek arautzen dira:

a) Gunearen erabiltzaile diren enpresa eta pertsonen eskubide, betebehar eta erantzukizunak.

b) Ordenantza hau ez betetzeak dakartzan ondorioak.

c) Eskaeren izapidetzea.

d) Gunea erabiltzeagatik kobratuko diren tasak.

2. artikulua. Gunearen helburua.

Helburua da telelanean aritzeko edo ikasteko gune bat eskaintzea herritarrei.

3. artikulua. Onuradunak.

Gunea, lehentasunez, erroldatuentzat da:

1. Telelanean aritzen diren langileak, bai autonomoak, bai besteren konturako langileak.

2. 12 urtetik gorako ikasleak.

Beste udalerri batzuetakoek erabiltzen ahalko dute, eskaria egonez gero eta, orobat, horretarako toki librerik egonez gero.

4. artikulua. Espazioaren deskribapena.

1. Gunea udal eskola zaharren lehen solairuan dago, Foru plazako 6 zenbakian (Abartzuza, Nafarroa), eta honako hauek dauzka:

–Hiru gela, honela banaturik:

  • 1. langela. 17 metro koadroko langela, banakako 8 lanpostutarako lekua duena.
  • 2. langela. 31 metro koadroko ikasketa-gela, banakako 12 ikasketa-postutarako lekua duena.
  • 3. langela. 31 metro koadroko telelan-gela, banakako 12 lanpostutarako lekua duena.

–Office bat, 6,9 metro koadrokoa.

–Komun bat.

–Gela bat materialetarako eta biltegitarako.

Banakako lanpostu bakoitzean ekipamendu hau dago:

–Mahai eta aulki pertsonalak.

–Ekipo informatikoak konektatzeko elektrizitate-harguneak.

–Zuntz-konexioa.

2. Gunean, oro har, zerbitzu hauek emanen dira:

–Azpiegitura:

  • Ur-hornidura, argindar-hornidura, berokuntza eta zuntz bidezko konexioa.
  • Gunearen garbiketa, mantentze lana eta zaintza.

5. artikulua. Ordutegia eta segurtasuna.

1. Guneak urte osoan zehar funtzionatuko du (herriko festa nagusien astean, festa txikietan edo bestelako jai ospakizunetan izan ezik), astelehenetik igandera, 07:00etatik 23:00etara.

Udalak eskubidea izanen du aldaketak egiteko, eskariaren ondorioz eta/edo ezinbesteko arrazoiengatik. Betiere, aurretiaz aldaketa horien berri emanen die erabiltzaileei. Aldi baterako itxierak ez die eskubiderik emanen erabiltzaileei Abartzuzako Udalari eskatzeko ez ondare-erantzukizunik, ez kalte-galeren ordainik.

2. Eraikinera nahiz gunera egindako sartu-irtenak erregistratuta geldituko dira txartel bidez, eta erabileraren jarraipena eginen da aldian-aldian. Txartelak eta gunearen erabilera pertsonalak eta besterenezinak dira.

Segurtasun arrazoiak direla eta, lanpostu bakoitzaren espazio/armairuetako giltzen kopia bat izanen du Abartzuzako Udalak.

7. artikulua. Gunearen erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak.

1. Erabiltzaileen eskubideak.

Lanpostuari esleitutako tokia eta altzariak erabiltzea (mahaia, aulkia eta Interneterako sarbidea).

2. Erabiltzaileen betebeharrak.

a) Partekatzen den eremu komuna errespetatzea, bizikidetzaren oinarrizko arauak gordez, zaratarik gabeko lan-giroa lortzen saiatuz eta lanpostua garbi eta txukun edukiz, eta instalazio eta altzariak, egoera onean.

b) Adjudikazioak dakartzan betebehar ekonomikoak betetzea, 9. artikuluan zehaztuak.

c) Sartu-irtenak egitean, gauzaki pertsonalak zaintzea eta ateak itxita uztea. Abartzuzako Udalak ez du bere gain erantzukizunik hartzen erabiltzaileen gauzaki pertsonalak kaltetzeagatik, desagertzeagatik edo antzeko gertaerengatik.

d) Gunera aldian-aldian joatea, gutxieneko erabilera presentzial bat eginez.

e) Wifi zerbitzua arduraz, behar bezala eta bidezko helburuetarako eta ondorioekin erabiltzea.

f) Erabilera bukaturik, onuradunek gunea utzi beharko dute hasieran zegoen egoera berean.

g) Gunean kalterik bada, kaltea eragin duenak ordaindu beharko du.

8. artikulua. Lokalaren erabilera esklusiborako eskubidea galtzea.

Lokalaren erabilera esklusiborako eskubidea galtzeko arrazoi izanen da ez betetzea aurreko artikuluan ezarritako edozein betebehar.

9. artikulua. Eskaerak eta gunearen erabilera. Izapidetzea.

Hau izanen da izapidetze-prozedura:

1. Interesdunek I. eranskineko eredua baliatzen ahalko dute eskaera aurkezteko.

2. Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

i. NANaren kopia.

ii. Kontu-zenbakia.

3. Abartzuzako Udalak eskaerak ebaluatuko ditu, eta hautaturiko erabiltzaileei adjudikatzeko erabakia hartuko du.

Gunerako erabilera-lizentzia besterenezina da; hortaz, titularrek ezin izanen dute laga edo trukatu baimentzen den erabilera.

10. artikulua. Erabilera-tasak.

1. Guneko ondasun eta zerbitzuak erabiltzen edo aprobetxatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek honako tarifa hauen arabera ordaindu beharko dute:

ERABILTZAILEEN TARIFAK

HILEKOA

EGUNEKOA

Telelana egiten dutenak

20

5

Ikasleak

Salbuetsirik

Salbuetsirik

Erabiltzen hastean, berme edo fidantza bat jarriko da, bi hileko kuotaren parekoa, eta hura itzuli eginen da gunea erabiltzeari uzten zaionean, guztia kontserbazio-egoera onean baldin badago.

Ikasleak fidantza ordaindu beharretik salbuetsita egonen dira. Nolanahi ere, txartela emateagatiko 10 euroak ordaindu beharko dituzte.

1. ERANSKINA.–LAN EDO IKASKETA GUNEA ESKATZEKO FITXA

Izen-deiturak: ......................................................................................................................................

Helbidea: ..........................................................................................................................................

Telefonoa: .........................................................................................................................................

Posta elektronikoko helbidea: ................................................................................................................

Kontuaren zenbakia: ..........................................................................................................................

ESKATZEN DUT:

TELELAN-GELA ERABILTZEA

IKASKETA-GELA ERABILTZEA

Oharrak:

Neure gain hartzen dut ordenantza betetzeko konpromisoa, eta onartzen eta baimentzen dut Abartzuzako Udalak nire datu pertsonalak tratatzea, gunearen inguruko komunikazio eta informaziorako eta interesekoak izan daitezkeen hari lotutako beste gai batzuetarako bakar-bakarrik.

Data eta eskatzailearen sinadura

Iragarkiaren kodea: L2601646