48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

2026ko lan publikoaren eskaintza

Alkatearen 2026ko otsailaren 9ko 113 Ebazpenaren bitartez, 2026. urterako lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Hauxe:

–Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: euskara teknikaria, 046 zenbakia plantilla organikoan. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bi.1 artikuluko ordezte-tasa.

–Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 2. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, 082 eta 083 zenbakiak plantilla organikoan. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bi.1 artikuluko ordezte-tasa.

–Lan-kontratudun finkoen araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: haur eskolako garbitzailea, 112 zenbakia plantilla organikoan. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bi.1 artikuluko ordezte-tasa.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, 2026ko otsailaren 9an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2601947