2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EULATE
Kudeaketarako hirigintza-hitzarmena, Eulateko UE-R.5 exekuzio-unitatean. Behin betiko onespena
Eulateko Udaleko alkateak, 2025eko abenduaren 23ko 129 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen jendaurrean jartzea Eulateko UE-R.5 exekuzio-unitateko kudeaketarako hirigintza-hitzarmena. Hitzarmenaren xedea da aipatu eremu horretan Udalari dagokion hirigintza-aprobetxamendua ordeztea eskudirutan duen balioarekin. Patxi García de Albizu Martínezek aurkeztu du hitzarmena.
Iragarkia argitaratu zen 2026ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8an, baita Udalaren egoitza elektronikoan ere.
Jendaurreko nahitaezko epean ez da jaso haren aurkako alegaziorik.
Horrenbestez, alkatearen 2026ko otsailaren 6ko ebazpen baten bitartez, behin betiko onetsi zen aipatutako kudeaketarako hirigintza-hitzarmena. Hori dena, jarraikiz Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bateginaren 25.2 artikuluan xedatuari (urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi zuen) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatuari (legegintzako foru dekretu horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Eulaten, 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.
Iragarkiaren kodea: L2602021