48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GESALATZ

Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako peoiaren plaza bat betetzeko, lan-araubide finkoan. Izendapen-proposamena

Gesalazko Udaleko alkatearen Ebazpena, zeinaren bidez erabakitzen baita José Miguel Artola Turrillasen aldeko izendapen-proposamena onestea, deialdi honetako kalifikazio-epaimahaiak igorri baitu: oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako peoiaren plaza bat betetzeko, lan-araubide finkoan.

Juan Antonio Urra Caro, Gesalazko Udaleko alkate-udalburua:

Gesalazko Udaleko zerbitzu anitzetako peoiaren plaza bat, oposizio-lehiaketa bidez, aldizkako lan-araubide finkoarekin betetzeko deialdiko 9. oinarrian xedatutakoa betez (deialdia 2024ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an), oposizio-lehiaketa horretako epaimahaiak José Miguel Artola Turrillas izendatzeko proposamena egin dio kontratazio-organoari, zerbitzu anitzetako peoiaren plaza bete dezan; horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea José Miguel Artola Turrillasen aldeko izendapen-proposamena, zerbitzu anitzetako peoiaren plaza bete dezan, lan-araubide finkoan, Gesalazko Udalean.

Bigarrena.–José Miguel Artola Turrillasek, proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epean, agiri hauek aurkeztu beharko ditu Gesalazko Udalaren erregistro orokorrean:

a) Deialdi honen 3. oinarrian eskatzen diren titulazioen fotokopiak.

b) B motako gidabaimenaren fotokopia.

c) Osasun-ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, frogagiri bat aurkeztu beharko dute, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioena, balorazio- eta orientazio talde-eskudunek emana.

d) Produktu fitosanitarioak erabili ahal izateko titulu indarduna (oinarrizko mailakoa).

Baldin eta izangaia Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoa bada (ez deialdi hau egin duenekoa, baizik eta beste batekoa), aurrekoez gain, ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, frogatzeko aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak (sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abar).

e) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Muetzen, 2026ko otsailaren 16an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.

Iragarkiaren kodea: L2602349