2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERIAIN
Oposizioa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (igeltserotzako eta pinturako espezialitatea), funtzionarioen araubidean. Izendapena
Deialdia argitara eman zen 2026ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an.
Bat etorriz kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin, alkatearen 2026ko otsailaren 11ko 73 Ebazpenaren bidez, Jacobo Ricart Mira izendatzen da zerbitzu anitzetako enplegatu (igeltserotzako eta pinturako espezialitatea), funtzionarioen araubidean.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Beriainen, 2026ko otsailaren 12an.–Alkatea, Jose Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2602132