2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Dirulaguntzak, jarduerak egin daitezen kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan, 2026an. Laburpena
DDBN kodea: 886212.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/886212).
Alkatearen otsailaren 6ko 52/2026 Ebazpenaren bidez, dirulaguntzak emateko deialdi publiko bat onetsi da, bai eta haren oinarri arautzaileak ere, jarduerak egin daitezen kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan, 2026an.
Lehena.–Onuradunak.
Egoitza soziala Oltza zendean duten talde eta/edo elkarteak, irabazi-asmorik gabeak.
Bigarrena.–Xedea eta helburuak.
Oinarri hauen xedea da Oltza zendeako talde eta elkarteek jarduerak egin ditzaten kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan, 2026an.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/3ae2db41-f403-42bb-b4c3-9f9a87881dda/
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 5.000,00 euro.
Kultura jardueretarako, guztira: 3.000,00 euro.
Kirol jardueretarako, guztira: 2.000,00 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Hilabete, laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita; hots, honako honen laburpena: deialdi publikoa, jarduerak egin daitezen kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan, 2026an.
Oltza zendean, 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2602037