48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

17E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Gregorio Collado Domínguez jauna, Zerbitzu Orokorren Bulegoko burua.

Zerbitzu Orokorren Bulegoko buru Gregorio Collado Domínguez jaunak burutzari uko egiten diola adierazi du, 2026ko otsailaren 15etik aurrerako ondorioekin. Hain zuzen, postu horretarako aldi baterako izendatu zuten Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren irailaren 26ko 276/2025 Foru Aginduaren bidez.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Gregorio Collado Domínguez jauna, Zerbitzu Orokorren Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko otsailaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko otsailaren 10ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2602199