48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Aldaketa, Jarduera sailkatuetan eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen 8. ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Elortzibarko Udalak, 2025eko abenduaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, gehiengoz, aldaketa egitea Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen 8. ordenantza fiskalean.

Iragarkia 2025eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hala, 2026ko otsailaren 10ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen aldaketa osoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hona hemen testua osorik:

8. ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO LIZENTZIEN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Oinarria.

Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 7. ataleko IV. kapituluaren lehen titulua betez ezartzen da, eta lege horren 12. artikuluaren babesean, zeinak ahalmena ematen baitie toki entitateei tasak eskatzeko beren eskumeneko zerbitzuak emateagatik edo administrazio jarduerak egiteagatik.

2. artikulua. Ordainarazpenaren xedea.

Ordainarazpen honen xede dira jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko lizentziak, bai eta jarduera horien eskualdatzeak edo titulartasun aldaketak ere, honako kasu hauetan:

a) Jarduera berritik jartzea lokal batean.

b) Proiektua aldatzea dakarten jarduera aldaketak, nahiz eta lokala, titularra edo izena aldatu ez.

c) Jarduera handitzea. Jardueraren irismena edo ingurumen eraginak handitzen direnean joko da halakotzat.

d) Eskualdatzeak eta titulartasun aldaketak, jardueraren edukia aldatu gabe.

e) Lizentzia berrikustea titularraren nahiz administrazioaren jarduketak direla-eta.

f) Jarduera lizentziak, bai sailkatuenak, bai kaltegabeenak.

3. artikulua. Zerga egitatea.

Zerga egitatea aurreko artikuluan aipatutako lizentziak emateko eta horiek eskualdatzeko edo aldatzeko beharrezkoa den aldez aurreko Udalaren jarduera tekniko eta administratiboa da.

Jarduera horretan sartzen dira, besteak beste:

–Dokumentazioa eta proiektuak aztertzea.

–Txosten teknikoak eta juridikoak egitea.

–Egiaztapenak eta ikuskapenak.

–Jakinarazpenak, ebazpena eta espedientea artxibatzea.

II. KAPITULUA.–SUBJEKTU PASIBOAK ETA BETEBEHARRAREN SORRERA

4. artikulua. Subjektu pasiboak.

Tasa honen subjektu pasibo dira pertsona fisiko edo juridikoak, ondasun-erkidegoak, nortasunik gabeko entitateak eta Nafarroako Zergei buruzko Foru Lege Orokorraren 33. artikuluan ezarritako gainerako subjektuak, baldin eta lizentzia edo izapidea eskatzen, eragiten edo haren onuradun badira.

5. artikulua. Ordaintzeko beharraren sorrera.

Ordaintzeko betebeharra autolikidazioa aurkezten den unean sortuko da, eta lizentzia eskaerarekin, titulartasun aldaketaren jakinarazpenarekin edo ordenantza honetan jasotako beste edozein jarduketarekin batera aurkeztu beharko da nahitaez.

Espedientea ez da izapidetzen hasiko harik eta hasieran aurkeztutako dokumentazioa egiaztatu eta osatu arte.

III. KAPITULUA.–TARIFAK

6. artikulua. Tarifak.

Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean ezarritakoak izanen dira, eta jarduketa motaren arabera bereiziko dira.

7. artikulua. Murrizketak.

Interesdunak eskatutako lizentziari berariaz uko egiten badio txosten teknikoa egin aurretik, autolikidazio bidez ordaindutako zenbatekoa %80 murrizteko eskubidea izanen du.

Gainerako kasuetan ez da tasa itzuliko, zerga egitatearen administrazio jarduerari hasiera eman zaiolako.

IV. KAPITULUA.–TASAREN KUDEAKETA

8. artikulua. Autolikidazio araubidea.

1. Ordenantza honetan araututako tasa guztiak nahitaezko autolikidazioaren bidez kudeatuko dira, salbuespenik gabe.

2. Autolikidazioa kasuan kasuko eskaerarekin batera aurkeztu beharko da.

3. Udalak zuzena dela egiaztatuko du eta likidazio osagarria edo itzulketa egiten ahalko du, hala dagokionean.

4. Ez da aurretiazko administrazio likidaziorik eginen, autolikidazioa kudeaketa sistema bakarra baita.

9. artikulua. Eredu ofizialak eta ordainbideak.

1. Udalak autolikidaziorako eredu normalizatuak onetsiko ditu, eta udalaren egoitza elektronikoan egonen dira eskuragarri.

2. Dagozkion ordainbide elektroniko eta presentzialak gaituko dira.

3. Ordainagiria nahitaez aurkeztu beharko da izapideekin jarraitzeko.

10. artikulua. Lizentziaren agiria ematea.

Autolikidazioa egiaztatu eta txosten teknikoak egin ondoren, lizentzia emanen da, zeina establezimenduaren edo jardueraren barruan jarriko baita, ikusteko moduko leku batean.

11. artikulua. Iraungitzea.

Ordenantza honetan araututako lizentziak sektoreko araudi aplikagarria betez iraungiko dira.

Eskaera berri bat aurkezteak autolikidazio berri bat ematea ekarriko du, indarrean dagoen eranskinari jarraiki.

12. artikulua. Titulartasuna aldatzea.

Titulartasun aldaketa Udalari jakinarazi beharko zaio, eta egiaztagiriak eta autolikidazioa aurkeztu beharko dira.

Beste lizentzia agiri bat emanen da titular berriaren izenean.

V. KAPITULUA.–ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

13. artikulua. Zehapen araubidea.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Udalaren Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako zerga araudian xedatutakoa beteko da.

I. ERANSKINA.–TASAK

MOTA

AZPIMOTA

HIRIGINTZA IZAPIDEEN TRAZEN KOADROA

AZPIKATEGORIA

TASA

1

10

Bilera zentroa eta eranskinean sartu gabeko hirigintza izapideak

-

80,00 euro

2

11

Eskualdatzeak eta titulartasun aldaketak, jardueraren edukia aldatu gabe

-

250,00 euro

3

12

Irekitzeko lizentzia, abian jartzeko adierazpena eta/edo jarduera hastea

-

Erantsitako taula

8

17

Jarduera sailkaturako lizentzia (3. eranskina)

-

600,00 euro

9

18

Lehendik dagoen jarduera lizentziaren funtsezko aldaketa

-

100,00 euro

–Irekitzeko, abian jartzeko eta/edo jarduera hasteko lizentzien taula:

*m²

ERAIKI

EUROTAN

*m²

ERAIKI

EUROTAN

*m²

ERAIKI

EUROTAN

*m²

ERAIKI

EUROTAN

1

44,00

51

302,11

100

420,20

5.100

2.885,11

2

61,80

52

305,00

200

590,14

5.200

2.912,69

3

75,38

53

307,86

300

719,85

5.300

2.940,00

4

86,79

54

310,69

400

828,82

5.400

2.967,06

5

96,82

55

313,49

500

924,59

5.500

2.993,85

6

105,86

56

316,27

600

1.010,99

5.600

3.020,40

7

114,17

57

319,03

700

1.090,31

5.700

3.046,71

8

121,89

58

321,76

800

1.164,04

5.800

3.072,79

9

129,13

59

324,47

900

1.233,19

5.900

3.098,63

10

135,97

60

327,15

1.000

1.298,53

6.000

3.124,26

11

142,47

61

329,81

1.100

1.360,61

6.100

3.149,66

12

148,68

62

332,45

1.200

1.419,88

6.200

3.174,86

13

154,63

63

335,07

1.300

1.476,67

6.300

3.199,85

14

160,34

64

337,66

1.400

1.531,28

6.400

3.224,64

15

165,86

65

340,24

1.500

1.583,94

6.500

3.249,23

16

171,19

66

342,79

1.600

1.634,83

6.600

3.273,63

17

176,35

67

345,33

1.700

1.684,12

6.700

3.297,84

18

181,36

68

347,84

1.800

1.731,95

6.800

3.321,87

19

186,23

69

350,34

1.900

1.778,45

6.900

3.345,71

20

190,97

70

352,82

2.000

1.823,72

7.000

3.369,39

21

195,59

71

355,28

2.100

1.867,84

7.100

3.392,89

22

200,10

72

357,72

2.200

1.910,91

7.200

3.416,22

23

204,50

73

360,15

2.300

1.952,99

7.300

3.439,39

24

208,81

74

362,56

2.400

1.994,14

7.400

3.462,39

25

213,03

75

364,95

2.500

2.034,43

7.500

3.485,24

26

217,16

76

367,33

2.600

2.073,91

7.600

3.507,93

27

221,22

77

369,69

2.700

2.112,62

7.700

3.530,47

28

225,20

78

372,03

2.800

2.150,60

7.800

3.552,87

29

229,10

79

374,36

2.900

2.187,90

7.900

3.575,11

30

232,94

80

376,67

3.000

2.224,55

8.000

3.597,22

31

236,71

81

378,97

3.100

2.260,58

8.100

3.619,18

32

240,42

82

381,26

3.200

2.296,02

8.200

3.641,01

33

244,08

83

383,53

3.300

2.330,90

8.300

3.662,70

34

247,67

84

385,79

3.400

2.365,25

8.400

3.684,25

35

251,22

85

388,03

3.500

2.399,09

8.500

3.705,68

36

254,71

86

390,26

3.600

2.432,43

8.600

3.726,98

37

258,15

87

392,48

3.700

2.465,31

8.700

3.748,15

38

261,55

88

394,68

3.800

2.497,74

8.800

3.769,20

39

264,90

89

396,88

3.900

2.529,73

8.900

3.790,13

40

268,20

90

399,05

4.000

2.561,31

9.000

3.810,93

41

271,47

91

401,22

4.100

2.592,49

9.100

3.831,62

42

274,69

92

403,37

4200

2.623,28

9.200

3.852,20

43

277,88

93

405,52

4.300

2.653,70

9.300

3.872,66

44

281,02

94

407,65

4.400

2.683,77

9.400

3.893,01

45

284,14

95

409,77

4.500

2.713,48

9.500

3.913,25

46

287,21

96

411,88

4.600

2.742,86

9.600

3.933,38

47

290,26

97

413,97

4.700

2.771,92

9.700

3.953,40

48

293,27

98

416,06

4.800

2.800,66

9.800

3.973,32

49

296,24

99

418,13

4.900

2.829,10

9.900

3.993,13

50

299,19

100

420,20

5.000

2.857,25

10.000

4.012,85

Erantsitako taulan agertzen ez diren azaleretarako, formula hau aplikatuko da: F(x) = 44* x 0,49; x = jardueraren m² eraikiak edo legeztatutako azalera.

II. ERANSKINA.–AUTOLIKIDAZIOKO EREDU NORMALIZATUA

8. ordenantza fiskala.–Jarduera sailkatuetan eta kaltegabeetan aritzeko lizentzien eta eskualdatzeen tasak

(Autolikidazioaren nahitaezko araubidea - 8. artikulua)

1. SUBJEKTU PASIBOAREN DATUAK

Izena edo sozietatearen izena: ................................................................................................................

NAN/IFZ/IFK: .....................................................................................................................................

Helbidea: ...........................................................................................................................................

Telefonoa: ..........................................................................................................................................

Posta elektronikoko helbidea: ..................................................................................................................

2. ESTABLEZIMENDUAREN EDO JARDUERAREN DATUAK:

Merkataritzako izena (izanez gero): .........................................................................................................

Lokalaren edo instalazioaren helbidea: ...................................................................................................

Katastroko erreferentzia (hala badagokio): .......................................................................................

Lokalaren azalera: ............................................... m².

Aurreko titularra (bakarrik eskualdaketen edo titulartasun aldaketen kasuan) ...............................................................................................................................................................................................................

3. JARDUKETA MOTA (behar den laukia markatu)

Lehen instalazioa.

Jarduera lekuz aldatzea.

Jarduera aldatzea.

Jarduera handitzea.

Lizentzia berrikustea (titularraren jarduketak edo udalaren errekerimendua).

Titulartasuna aldatzea edo eskualdatzea.

Jarduera sailkatua.

Jarduera kaltegabea.

Beste bat (zehaztu): .......................................................................................................................

4. AURKEZTEN DIREN AGIRIAK:

Proiektu teknikoa.

Jardueraren memoria deskribatzailea.

Ziurtagiri teknikoa.

Ingurumen dokumentazioa (hala badagokio).

Eskualdatzearen eskritura/kontratua.

Ordezkaritzaren frogagiria.

EJZko alta.

Beste agiri batzuk: .....................................................................................................................

5. TASA KALKULATZEA (I. eranskinari jarraiki):

Aplikatu beharreko epigrafea: ...........................................................................................................

Tarifa (euroak): ..................................................................................................................................

Autolikidazioaren zenbatekoa, guztira (eurotan): ..............................................................................

Interesduna da tarifa zuzena aplikatzeko arduraduna, 8. ordenantza fiskaleko I. eranskina betez.

6. ORDAINTZEKO ERA:

Bankuko transferentzia.

Pasabide elektronikoa.

Entitate laguntzailea.

Ordainagiriaren zenbakia/ordainketaren erreferentzia: ......................................................................

7. ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA:

Nire erantzukizunpean, hau adierazten dut:

1. Inprimaki honetan emandako datuak egiazkoak dira.

2. Autolikidazio hau 8. Ordenantza Fiskalean ezarritakoa betez aurkezten dut.

3. Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria aurkezten dut, izapideak hasteko ezinbesteko baldintza baita.

4. Konpromisoa hartzen dut espedienteari eragiten ahal dion edozein aldaketa jakinarazteko.

5. Dagozkion egiaztapen administratiboak eta teknikoak onartzen ditut.

Sinadura: ...........................................................................................................................................

Eguna: ................ / ............... / ....................

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noainen, 2026ko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2602210