48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin gizarte-enpleguko ofizialaren (obrak) 1 plaza. Deialdia bete gabe uztea

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau onetsi du 2026ko otsailaren 16an:

Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko gizarte-enpleguko ofizialaren (obrak) 1 plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak 2025eko azaroaren 28an emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2025eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 18koan, argitaratu baitzen, eta behin amaituta eskabideak aurkezteko epea, inork ez du izena eman lekualdatze-lehiaketan. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1.–Deialdia bete gabe deklaratzea.

2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko otsailaren 16an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2602382