48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

48E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Mikel Bezunartea Pasquel jauna, Hondakinen Ataleko burua.

Mikel Bezunartea Pasquel jauna Hondakinen Ataleko buru izendatu zen, bitarte baterako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 4ko 46E/2025 Foru Aginduaren bidez.

Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Mikel Bezunartea Pasquel jauna, Hondakinen Ataleko burua, eta eginiko zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko martxoaren 3tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko otsailaren 25ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2603058