2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Hirigintzako izapideengatiko tasak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena
Honen bidez aditzera ematen da Zubietako Udalak, 2025eko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuela hirigintzako izapideengatiko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa, hasiera batean onartuz.
Aipaturiko akordioa 2025eko abenduaren 16ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta erakustaldi publikoan ez denez erreklamaziorik aurkeztu, onespena behin betiko bihurtzen da Nafarroako Toki Administrazioen uztailaren 2ko 6/1990 Lege Foralaren 325. artikulua aplikatuz.
Zubietan, 2026ko otsailaren 9an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.
HIRIGINTZAKO IZAPIDEENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12.1, 100. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren babespean.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Zergapeko egintza da hirigintzako jarduketen eta hirigintzaz kanpoko lizentzien tramitazioari dagozkion zerbitzu tekniko edo administratiboak ematea, udal mugapearen edozein tokitan egiten denean, hala lur pribatuan nola publikoan.
3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal egintza, bertzeak bertze, hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:
a) Udal Planeko aldaketa puntualak tramitatzea.
220 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).
b) Plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak tramitatzea.
–220 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).
c) Lerrokaduren azterlan osagarriak edo xehetasun azterlanak tramitatzea.
–220 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).
d) Unitateen mugapenak eta erabilera aldaketak tramitatzea.
–220 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).
e) Birzatiketak edo kudeaketarako bestelako bitartekoak tramitatzea.
–220 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).
f) Lur-bereizketak.
–220 euro.
g) Urbanizazio proiektuak tramitatzea.
–220 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).
h) Hirigintzako kontsultak.
–220 euro.
i) Hirigintza-lizentzia behar duten obrak.
–0 euro.
j) Erantzukizunpeko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten egintzak.
–0 euro.
k) Exekuzio aginduak.
–220 euro.
l) Aurri-espedienteak.
–220 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).
ll) Jarduera lizentzien tramitazioa.
Jarduera sailkaturako lizentziak, duten tamainagatik ingurumeneko ukipenen gaineko txostena behar badute: 120,00 euro.
Jarduerarako lizentziak, tamaina txikiagokoak: 90,00 euro.
m) Irekitzeko lizentzien tramitazioa.
–Irekitzeko lizentzia, duten tamainagatik ingurumeneko ukipenen gaineko txostena behar badute: 120,00 euro.
–Irekitzeko lizentziak, tamaina txikiagokoak: 90,00 euro.
n) Jarduera lizentzien, irekitzeko lizentzien eta gainerako beste batzuen gaineko kontsulten tramitazioa.
–90 euro.
ñ) Eta, oro har, aurrekoetan sartzen ez den hirigintzako edozein tramitazio, uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legeak babestua baldin bada (1/2017 Foru Legeak, uztailaren 26koa, onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
o) Gehigarria kontsultagatik: 90,00 euro.
p) Tarifa bakoitzean, gehigarriak barne, 90,00 euro gehituko dira bigarren eta hurrengo lizentzia, ikuskapen, kontsulta edo txostenengatik, baldin prozedura eta izapide berari buruzkoak badira.
Ordaindu beharra
4. artikulua. Hirigintzako tramitazioa eskatzen den unean sortzen da tasa ordaindu beharra.
Subjektu pasiboa
5. artikulua. Hirigintzako tramitazioa eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek ordaindu behar dute.
Tarifak eta karga-tasa
6. artikulua. Hirigintzako aholkularitzaren txostenak eta prentsan argitaratzen diren iragarkiak zer kostu duten, horrenbertze izanen dira aplikatu beharreko tarifak, tasak eta karga-tasak, ordenantzaren 3. artikuluan aipatzen diren hirigintzako jarduketei dagokienez.
Txostenik ez dagoen kasuetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren likidazioa 10 eurotara ailegatzen ez bada, tasak zenbateko hau izango du: 10 euro ken zergaren zenbatekoa.
Alkatetzak eginen du tasen behin betiko likidazioa.
Tramitazioa
7. artikulua. Hirigintzako tramitaziorako eskaera orok berarekin beharko ditu uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legeak aipatzen dituen edukia eta zehaztapenak (1/2017 Foru Legeak, uztailaren 26koa, onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Kudeaketa arauak
8. artikulua. Planeamendurako espedienteak tramitatzeko arduradunek, udal teknikarien aldeko txostena hartu ondotik, likidazioa eginen dute, eta bertan honako hauek aipatuko dira: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.
9. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.
AZKEN XEDAPENA
Bakarra.–Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra ordenantza honek.
Iragarkiaren kodea: L2602275