48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Tasak, Andra Mari egoitzan jantoki zerbitzua emateko. Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2025eko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza bat, tasak arautzen dituena Andra Mari egoitzan jantoki zerbitzua emateko.

Hasierako onespenaren erabakia 2025eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da, eta haren testu osoa argitaratzen da.

Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lesakan, 2026ko otsailaren 5ean.–Burua, Ladis Satrustegui Alzugaray.

ORDENANTZA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA JANTOKI ZERBITZUA ERABILTZEKO

1.–Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari, zehazki, lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari, eta baliatuz haren 28. artikuluko baimena, Lesakako Udaleko Osoko Bilkurari baitagokio hura onestea.

2.–Zerbitzuaren xedea.

"Jantoki osasungarria" proiektua.

Egiten den ekintza nagusietako bat da hirugarren adinekoen artean ohitura osasungarriak sustatzea, batik bat elikadurari dagokionez. Elikadura osasungarria da gure eguneroko dietan askotariko elikagai ugari sartzea; izan ere, ez dago gure organismorako oinarrizko mantenugai guztiak dituen elikagairik.

Horrela, oreka bat lortzen dugu behar diren mantenugaien eta pertsona bakoitzaren beharren artean, gorputzak behar bezala funtziona dezan.

Dieta mediterraneoak ezaugarri horiek guztiak eta haiek osasunean dituzten onurak ditu, eta hori da Andra Mari egoitzako jantokiko zerbitzuak eskaintzen duena.

3.–Baldintzak eta jarduketa eremua.

Kanpoko jantokiko zerbitzua baliatu nahi dutenek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Lesakan erroldatuta egotea gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, edo lehen edo bigarren mailako ahaide bat izatea Lesakan erroldatuta antzinatasun horrekin.

–65 urtetik gorakoa izatea eta mendekotasunaren balorazio ofiziala izatea (mendekotasun moderatua, larria edo handia).

–60 urte beterik izatea eta %33tik gorako baliaezintasuna edo desgaitasuna izatea.

–Gizarte-bazterketako arriskuan edo nahi ez den bakardade egoeran egotea, edota mota honetako zerbitzua behar duen beste edozein inguruabar sozial edo sanitarioan egotea, betiere oinarrizko gizarte-zerbitzuek edo osasun-etxeak proposaturik. (Talde teknikoak eskatzaile edo interesdun bakoitzaren balorazio soziala eta/edo sanitarioa eginen du).

Erabiltzaile guztiek zerbitzuan alta emateko eskaera bat bete beharko dute Bortzirietako gizarte-zerbitzuetako osasun-etxeko gizarte-langilearekin. Zerbitzuan onartu ondotik, kontratu bat sinatuko dute Andra Mari egoitzako gizarte-langilearekin; kontratuan, egoitzaren ezaugarriak eta funtzionamendua azalduko dira.

4.–Funtzionamendua.

Andra Mari egoitzak menu oso bat (lehen eta bigarren platerak, ogia eta azkenburukoa) entregatuko dio erabiltzaileari, ahaideari edo erabiltzaileak izendatzen duen pertsonari, egoitzan jaso dezan edo Lesakako bere etxera eraman diezaioten.

Janaria bero zerbitzatuko da. Ontzi isotermikoetan eta plastikozko ontzietan entregatuko da. Ontzi isotermikoak itzuli egin beharko dira, plastikozko ontziak ez.

Janaria astelehenetik ostiralera zerbitzatuko da.

5.–Ordaintzeko betebeharra.

Izena ematean sortzen da prezio publikoa ordaintzeko betebeharra, bertan hartzen diren zerbitzuen edozein modalitatetan, betiere erabiltzailea zerbitzuan onartzen bada, 7. artikuluan aipatu bezala.

Prezio publikoa ordaindu beharra dute zerbitzuak hartzen dituzten pertsonek edo, hala denean, haien izenean izena ematen duten ahaide edo tutoreek.

6.–Zerbitzuak eta tarifak.

Tarifen eranskinean zehazten da zein zerbitzutarako ezartzen diren prezio publiko hauek.

Horiez gain, beste zerbitzu batzuk ere ematen ahalko dira, hala erabakiz gero.

7.–Diru-bilketari eta kudeaketari buruzko arauak.

Mugaeguneratutako hilabete osoei dagokien prezio publikoa ordaindu beharko da, zerbitzuak zein hilabetetan ematen diren, hurrengo hilabeteko lehen hamabostaldian, bankuan helbideratuta edo autolikidazioaren araubidearen bidez (Lesakako Andra Mari Egoitza erakunde autonomoari zuzendua).

Hasierako edo bukaerako aldietan, tarifaren zenbatekoa hainbanatu eginen da, kontuan harturik zerbitzua zenbat egun naturaletan eman zen.

Zerbitzu horiek emateari dagozkion diru-sarrerak Lesakako Andra Mari Egoitza erakunde autonomoak kudeatuko eta bilduko ditu, bat etorriz zerbitzua emateko enkarguan aurreikusitakoarekin.

Ateratzen diren kuotak borondatez ordaintzeko aldietan ordaintzen ez dituztenek errekarguak izanen dituzte, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko araudian eta tributuei buruzko araudi orokorrean ezarritako moduan, eta premiamenduko prozedura administratiboaren bidez eskatzen ahalko dira.

XEDAPEN OSAGARRIAK

1. artikulua. Ordenantza honetan ezarri gabeko orotan Lesakako Udalaren ordenantza fiskal orokorra aplikatuko da ordezko eta osagarri gisa.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan ezarri gabeko orotan, bai eta arau-hauste eta zehapenei dagokienez ere, ordezko gisa aplikatuko dira Udalaren ordenantza fiskal orokorra eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), bai eta gizarte zerbitzuen arloko gainerako araudi aplikagarria ere.

Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu haren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzen denean, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 eta 326. artikuluetan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

TARIFEN ERANSKINA

Tarifak urtero berrikusten ahalko dira, zerbitzua emateko gastuen eboluzioa eta haren oreka ekonomiko-finantzarioa kontuan harturik, Udalaren Osoko Bilkuraren erabaki bidez.

MODALITATEA

EGUNEKO KUOTA

Etxez etxeko otordu zerbitzua, garraiorik gabe

7,00 euro

Etxez etxeko otordu zerbitzua, garraioarekin

7,50 euro

Iragarkiaren kodea: L2602005