2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Akats zuzenketa, Udaltzaingoko agente lehen aritzeko 13 plaza kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian
Oharturik akats materiala dagoela Iruñeko Udaltzaingoko agente lehen aritzeko 13 plaza kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 5.1., 5.2 eta 5.3 oinarrietan, zeina Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko abenduaren 22an hartutako erabaki bidez onetsi zen (deialdia 2026ko urtarrilaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen), jakinarazten da deialdi hori aplikatzeko hautaketa-prozesu horren barruan izendapena egin arte egiten diren egintza guztiak udal-webgunean argitaratuko direla, eta ez NAOn, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren –abuztuaren 30ekoa– hogeita zortzigarren xedapen gehigarriarekin bat (7/2025 Foru Legeak, 2025eko ekainaren 4koak, gehitutako xedapena, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituena).
Esandakoagatik, akatsa honela zuzenduko da:
Hau dioen zatian:
"5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.
Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Giza Baliabideetako zuzendariak kategoriaz igotzeko lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du.
5.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 10 egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkezteko edo, hala badagokio, izaten ahal diren akatsak zuzentzeko.
5.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haien gainean ebatzitakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko. Ebazpen horretan zehaztuko da kategoriaz igotzeko lehiaketaren probak egiteko tokia, eguna eta hasiera-ordua.
Horren ordez, honela behar du:
"5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta deialdiaren web-fitxan argitara dadila aginduko.
Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Giza Baliabideetako zuzendariak kategoriaz igotzeko lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du.
5.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute, deialdia web-fitxan argitaratu eta hurrengo 10 egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkezteko edo, hala badagokio, izaten ahal diren akatsak zuzentzeko.
5.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haien gainean ebatzitakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta deialdiaren web-fitxan argitara dadila aginduko. Ebazpen horretan zehaztuko da kategoriaz igotzeko lehiaketaren probak egiteko tokia, eguna eta hasiera-ordua.
Iruñean, 2026ko otsailaren 27ean.–Giza Baliabideetako idazkari teknikoa, Arantxa Campo Mayo.
Iragarkiaren kodea: L2603267