2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alloko Udaleko alkateak, 2026ko otsailaren 6an, honako ebazpen hau eman zuen:
Ikusirik Alloko Erregistro Zibilean izapidetutako 20251127/002936 ezkontza zibilaren espedientea, bai eta ezkontza hori egiteko udaletxe honetan aurkeztutako eskaera ere, zeinak adierazten baitu eskatzaileen nahia dela ezkontza Udal honetako udalkide jakin batek ematea.
Kode Zibilaren 51.1 artikuluarekin bat, ezkontza emateko eskuduna izanen da alkatea edo horren eskuordetzea duen zinegotzia. Aldez aurretik dokumentatuta egon behar du eskuordetze horrek, bat etorriz Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidearekin, alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoarekin. Gainera, bete beharko du eskumenen eskuordetze bereziari buruz ezarrita dagoena, batetik, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 23.4 artikuluan eta, bestetik, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. artikuluan eta hurrengoetan (errege dekretu horren bidez ezarri zen Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Bat etorriz toki-entitateei aplikagarri zaien araudi arautzailearekin, honako hau erabakitzen dut:
Lehenbizikoa.–Alloko Udaleko zinegotzi Sergio Diaz Romeori eskumena eskuordetzea 20251127 / 002936 espedientean izapidetutako ezkontza zibila egiteko.
Bigarrena.–Ebazpen honek sinatzen denetik izanen ditu ondorioak, eta jakinaraziko zaie Osoko Bilkurari eta eskuordetutako pertsonari, adieraziz hark adostasuna eman beharko duela. Eskuordetzea onartutzat hartuko da, baldin hartzaileak ez badu espresuki adierazten ez dagoela ados, ebazpen hau jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean.
Allon, 2026ko otsailaren 11n.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2602100