48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

44E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Iosu Rodríguez Alfaro jauna, Datuen Ustiapen eta Ingeniaritzaren Ataleko burua. Atal hori Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuari atxikita dago, Hezkuntza Departamentuan.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan, ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Iosu Rodríguez Alfaro jauna, Datuen Ustiapen eta Ingeniaritzaren Ataleko burua, 2026ko otsailaren 22tik aurrerako ondorioekin. Atal hori Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuari atxikita dago, Hezkuntza Departamentuan.

2. Foru-agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Foru-agindu hau igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Gizarte Aseguruen Atalera, Kontrol Administratiboaren Atalera, Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Hezkuntzako Langileen Nominen Bulegora.

Iruñean, 2026ko otsailaren 17an.–Hezkuntzako kontseilaria. Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2602492