2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZABA
Turismo ostatuaren erabilera arautzeko eta antolatzeko plan berezia. Hasierako onespena
Izabako Udalak, 2026ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Izabako turismo ostatuaren erabilera arautzeko eta antolatzeko plan berezia, Izabako Udalak sustatua.
Bigarrena.–Etenaldiari eustea, hots, oraindik ere ez ezartzea turismo ostatuko establezimendu berririk, ez handitzea orain daudenak eta ez ematea horrekin lotutako lizentziarik, baimenik, aurretiazko komunikaziorik eta erantzukizunpeko adierazpenik, bat etorriz Izabako Udaleko Osoko Bilkurak 2025eko urriaren 8an hartutako erabakiarekin (erabaki hori hartu zen turismo ostatuaren udalerriko erabileraren arauketa eta antolaketa aztertzeko), harik eta aipatu etete erabakiaren egunetik bi urteko gehieneko epea igaro arte. Etenaldia amaituko da, nolanahi ere, plana behin betiko onesten denean.
Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.
Laugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman zuen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
Izaban, 2026ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Carlos Anaut Abadía.
Iragarkiaren kodea: L2601755