1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
42E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez Elixabete García Mendizábal andrea izendatzen baita Hezkuntza Departamentuko Baterako Hezkuntzaren Bulegoko buru, bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zer departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Elixabete García Mendizábal andrea Hezkuntza Departamentuko Baterako Hezkuntzaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, 2026ko otsailaren 16tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru-agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Foru-agindu hau igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Gizarte Aseguruen Atalera, Kontrol Administratiboaren Atalera, Plantillen Atalera, Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Hezkuntzako Langileen Nominen Bulegora.
Iruñean, 2026ko otsailaren 16an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2602338