48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Xehetasun-azterketa Noaingo 1. poligonoko 51. lurzatian. Behin betiko onespena

Elortzibarko Udalak, 2026ko otsailaren 10eko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Noaingo 1. poligonoko 51. lurzatian, Noaingo Kale Berriko 19. zenbakiko gehieneko lerrokadurak aldatzeko. Pablo Domingo Armendarizek sustatu du, Eduardo Zurutuza Muñoz arkitekto teknikoak idatzi du agiria, eta Nafarroako Arkitekto Teknikoen Elkargoak ikus-onetsi du, 2025eko azaroaren 13an.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noainen (Elortzibar), 2025eko otsailaren 11n–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2602162