1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, honako deialdi honetako lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka: erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien 212 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.
Aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsok jarri direla honako deialdi honetako lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka: erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien 212 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 16ko 2357E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen, eta 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, irailaren 30ekoan. Hori dela eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkezten ahalko dira.
Iruñean, 2026ko otsailaren 5ean.–Baliabideen Kudeaketarako Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, María José Álvarez Los Arcos.
Iragarkiaren kodea: F2602107