48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

383/2026 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Cristina Alonso Gorosquieta andrea Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileak Kudeatzeko Unitateko arduradun izendatzen duena, bitarteko gisa.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak Cristina Alonso Gorosquieta andrea Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileak Kudeatzeko Unitateko arduradun izendatzeko egindako proposamena, 2026ko otsailaren 18tik aurrerako ondorioekin.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, zilegi da burutzak bitarteko gisa betetzea izendapenaren bidez –testu bategin hori 1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 106.1 artikuluaren babesean da aplikatzekoa–.

Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen aldeko txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Cristina Alonso Gorosquieta andrea Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileak Kudeatzeko Unitateko arduradun izendatzea, bitarteko gisa, 2026ko otsailaren 18tik aurrerako ondorioekin.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari eta Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeko buruari aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak haren berri izan dezan.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2026ko otsailaren 23an.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.

Iragarkiaren kodea: F2603016