1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1345/2026 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita otsailaren 18ko 1301/2026 Ebazpenean atzemandako akats materiala.
Akats bat atzeman da Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailearen otsailaren 18ko 1301/2026 Ebazpenean, zeinaren bidez Gabriel Sánchez Bermejo jauna El Vergel zahar-egoitzako Administrazio-lana eta Zerbitzuak Koordinatzeko Unitateko buru izendatzen baita bitarte baterako. Hala, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluko 2. apartatuan xedatutakoari jarraikiz, ofizioz zuzentzen da akats material hau: "1. [...] 2026ko otsailaren 23tik aurrerako ondorioekin" dioen tokian, "2026ko otsailaren 24tik aurrerako ondorioekin" behar du.
Horrenbestez, eta erabiliz ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez eman zaizkidan ahalmenak (foru dekretu horren bidez onetsi ziren Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia Erakunde Autonomoaren Estatutuak).
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailearen otsailaren 18ko 1301/2026 Ebazpena, honela: "1. [...] 2026ko otsailaren 23tik aurrerako ondorioekin" dioen tokian, "2026ko otsailaren 24tik aurrerako ondorioekin" behar du.
2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea El Vergel zahar-egoitzako Zuzendaritzara, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzara eta Langileria Atalera; Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko otsailaren 19an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.
Iragarkiaren kodea: F2602818