48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegian, 25-01973 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta

Honen bidez, aditzera ematen da 25-01973 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela María Isabel Soberanas Carmonak Nafarroako Administrazio Auzitegian, Udaleko Osoko Bilkuraren 2025eko irailaren 3ko erabaki baten kontra; haren bidez hasiera batez onetsi zen aldaketa bat egitea 2025eko plantilla organikoan (2025eko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 16an).

Halaber, pertsonak edo erakundeak epatzen dira, baldin eta errekurtsogilearen uziak baiesteak ukitzen ahal baditu haien eskubide edo interes legitimoak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 10 egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, baldin errekurtsogilearen uziei kontra egin nahi badiete. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2026ko urtarrilaren 27ko probidentzia batekin.

Sarrigurenen, 2026ko otsailaren 9an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2601997