2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRALBA DEL RÍO
Herri-lurrak okupatzea, Kodesko Andre Maria santutegia urez hornitzeko proiektua gauzatzeko. Jendaurreko informazioa
Torralba del Rioko Udalak, 2026ko urtarrilaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen hitzez hitz:
Lehena.–Hasiera batez onestea baldintza-agiria, jarraian adierazten den lurzatiko herri-lurren okupazioa arautzen duena, jasota dagoena xede horretarako izapidetutako 01/2026 udal espedientean, Kodesko Andre Maria kofradiak gauza dezan Kodesko Andre Maria santutegia urez hornitzeko proiektua.
ESPARRU ZK. | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | AZALERA (m²) |
1 | Torralba del Río | 3 | 507 | 123,60 |
Bigarrena.–Jendaurrean jartzea baldintza-agiria, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honetako iragarki-taulan eta webgunean 15 egun baliodunez, alegazioak, erreklamazioak nahiz iradokizunak aurkez daitezen.
Hirugarrena.–Jendaurreko aldia iraganik, 01/2026 espedientea igortzea Nafarroako Gobernuaren Herri-lurren Atalari, baimena behin betiko onets dezan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Torralba del Rion, 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Silvia Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2602041