1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA. Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 29an hartutako erabakiaren aurka, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela "Aritzaletako hondakin-uren arazketa" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Leyre Irurzun Martínez de Compañón andreak berraztertzeko errekurtsoa jarri duela, José Antonio Irurzun Irurzun jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 29an hartutako Erabakiaren aurka, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela "Aritzaletako hondakin-uren arazketa" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun diren guztiak epatzen dira, aukera izan dezaten alegazioak egiteko, hamar egun balioduneko gehieneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Alegazioak Lurralde Kohesiorako Departamentuko erregistroan aurkezten ahalko dira (San Inazio etorbidea 3, Iruña), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzura zuzendutako eskabidea aurkezten ahalko dute aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez, jarritako berraztertzeko errekurtsoa bidaltzeko. Horretarako, helbide elektroniko bat eman beharko dute eskabidean, eta bertara bidaliko zaie.
Iruñean, 2026ko otsailaren 26an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F2603191