2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako
Ezkabarteko Udalak, 2025eko azaroaren 18an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, gehiengo osoa zuela:
1. %0,26ko karga-tasa onestea hasiera batez hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuziorako, eta gainerako zerga-tasak eta udal-tasak bere horretan mantentzea 2026rako.
2. Bere horretan mantentzea Ezkabarteko Udalaren kiroldegiko instalazioak erabiltzeko prezio publikoak. Taula honetan daude jasota:
Ezkabarteko Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen erregelamenduaren I. eranskina - Udal kiroldegiko tarifak 2026rako
BONUEN 2026KO TARIFAK |
AUKERAK | HILABETEKO TARIFA | TARIFA BAKARRA (eurotan) |
BONUA JARDUEREKIN | 20,00 euro | 170,00 euro |
KIROL ANITZEKO PISTA |
Pista osoa, ordubetez eta argiarekin | 40,00 |
Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe | 26,00 |
Hilabetea | 149,00 |
Hiruhilekoa | 437,00 |
PILOTALEKUA |
Pista osoa, ordubetez eta argiarekin | 18,00 |
Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe | 8,00 |
Hilabetea | 60,00 |
Hiruhilekoa | 178,00 |
ERABILERA ANITZEKO ARETOA |
1 ordu | 17,00 |
PRESTAKUNTZA GELA |
1 ordu | 13,00 |
KIROLDEGIA (instalazio osoa) |
Egun erdia | 70,00 |
Egun bat | 125,00 |
Ekitaldiak | 500,00-1000,00 |
HAREAZKO PISTAK (zenbatekoa eurotan) |
Nafarroako Eskubaloi Federazioa eta bazkideak (4 pertsona baino gehiago) | 20 euro/ordu |
Bazkideak (4 pertsona baino gutxiago) | 10 euro/ordu |
Bazkide ez direnak (4 pertsona baino gutxiago) | 15 euro/ordu |
Beste federazio batzuk eta bazkide ez direnak (4 pertsona baino gehiago) | 30 euro/ordu |
–Txartelaren kopia: 3 euro.
–Ordainagiriak itzultzearen gastuak: 2 euro.
–Matrikula: 30,00 (aukerakoa, baja eman nahi bada denboraldia bukatu baino lehen).
Salbuespenak:
–Tarifa edo prezio publikoa ordaintzetik salbuetsita egonen dira Ezkabarteko kirol elkarteak eta klubak, baldin Udalak baimena ematen badie liga edo lehiaketetarako kirol instalazioak erabiltzeko, gehienez ere astean 6 orduz.
HAREAZKO PISTAREN TARIFAK
Nafarroako Eskubaloi Federazioko kideak eta Ezkabarteko kiroldegiko abonatuak.
ALOKAIRU MOTA | PREZIOA, ORDUKO (zenbatekoa eurotan) | ALOKAIRUAREN PREZIOA, GUZTIRA (eurotan) |
Ordubeteko alokairua (4 lagun baino gehiago) | 20 | 20 |
Ordubeteko alokairua (4 lagun edo gutxiago) | 10 | 10 |
10 orduko bonua (4 lagun baino gehiago) | 15 | 150 |
10 orduko bonua (4 lagun edo gutxiago) | 8 | 80 |
20 orduko bonua (4 lagun baino gehiago) | 15 | 300 |
20 orduko bonua (4 lagun edo gutxiago) | 7 | 140 |
Beste kirol batzuen federazioetakoak eta Ezkabarteko kiroldegiko bazkide ez direnak.
ALOKAIRU MOTA | PREZIOA, ORDUKO (zenbatekoa eurotan) | ALOKAIRUAREN PREZIOA, GUZTIRA (eurotan) |
Ordubeteko alokairua (4 lagun baino gehiago) | 30 | 30 |
Ordubeteko alokairua (4 lagun edo gutxiago) | 15 | 15 |
10 orduko bonua (4 lagun baino gehiago) | 20 | 200 |
10 orduko bonua (4 lagun edo gutxiago) | 11 | 110 |
20 orduko bonua (4 lagun baino gehiago) | 19 | 380 |
20 orduko bonua (4 lagun edo gutxiago) | 9 | 180 |
ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UR HORNIDURAREN TASAK
–Hornidura sareko hargunea: 535,00 euro.
–Hiru hilabeteko kuota finkoa: 4,24 euro.
–Hornidura:
- 60 m³ bitarte hiruhilekoan: 0,2498 euro.
- 60 m³-tik gora hiruhilekoan: 0,7184 euro.
ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN UREN ARAZKETAREN TASA
Saneamendu sareko hargunea: 355,00 euro.
ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO
I. epigrafea.–Jarduera sailkatuak.
Jarduera lizentzia eta lizentzia berrien izapidetzea: 415,00 euro.
Irekitzeko lizentzia: 210,00 euro.
Jarduera eskualdatzea: 210,00 euro.
Lizentziak, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez dutenak lokalaren egoera egiaztatzeko: 62,00 euro.
II. epigrafea.–Jarduera kaltegabeak.
Irekitzeko lizentzia: 310,00 euro.
Jarduera eskualdatzea: 210,00 euro.
III. epigrafea.–Lizentziaren definizio berria, kafetegi-taberna jarduerarako.
Lizentziaren birdefinizio bakoitzeko, jardueraren izena eta funtzionamendu-araubidea egokitze aldera, ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatzeko: 520,00 euro.
ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO
I. epigrafea.
Antolamendurako plan partzial edo bereziak tramitatzea, edo udal plana aldatzea: 520,00 euro.
II. epigrafea.
Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 470,00 euro.
III. epigrafea.
Tramitatzea xehetasun-azterketak, birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak eta haien aldaketak: 470,00 euro.
IV. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.
–IV.1. Finkak zatitu, banandu edo elkartzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.
- 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 42,00 euro.
- Azalera txikiagoa bada, bereizten edo elkartzen den lurzati bakoitzeko: 42,00 euro.
–IV.2. Obra-lizentziak, izapidetze laburrekoak:
Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari aplikatuko zaio honako karga-tasa hau: obra gauzatzeko aurrekontuaren (OGA) %0,10. Gutxieneko tarifa, 50,00 euro.
–IV.3. Lizentziak eraispen obretarako, eraikitze edo eraberritze lanetarako, instalazioetarako, zuhaitz-mozketarako, errotuluen instalaziorako eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzetarako, baldin aurreko apartatuetan ez badaude:
Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hau aplikatuko zaio: obra gauzatzeko aurrekontuaren (OGA) %0,10. Gutxieneko tarifa, 50,00 euro.
–IV.4. Eraikinak eta instalazioak lehenbizikoz okupatzeko lizentziak: 160,00 euro.
ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAREN, LURGAINAREN ETA LURPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIAK EGITEKO
I. EPIGRAFEA.–LURZORUKO APROBETXAMENDU BEREZIAK | Zenbatekoa (eurotan) |
I.1. Aldamioak, hesiak, obren edukiontziak eta abar, baldin jarduera ekonomikoa ez badira |
–Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko | 0 |
–Hilabetean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko | 3,10 |
–Urtean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko | 20,80 |
I.2. Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean | 12,50 |
I.3. Bestelako aprobetxamenduak |
–Egunean, metro karratu bakoitzeko | 0,50 |
–Hilabetean, metro karratu bakoitzeko | 1,55 |
–Urtean, metro karratu bakoitzeko | 12,50 |
(*) Aprobetxamendu berezietan, hala nola eremu publikoaren okupazioan edo merkatu txikietan, auzoetako festetan eta gainerako aprobetxamenduetan, baldin osasun, garbiketa edo zaintza zerbitzuen esku hartzea behar bada, aprobetxamendu partekatua izateagatik, %100eko errekargua ezartzen ahalko da. |
II. EPIGRAFEA.–LURGAINEKO APROBETXAMENDU BEREZIAK | Zenbatekoa (eurotan) |
–Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko | 0,30 |
–Hilabetean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko | 6,55 |
–Urtean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko | 31,25 |
III. EPIGRAFEA.–LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIAK | Zenbatekoa (eurotan) |
III.1. Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko | 0,20 |
–Hilabetean, metro karratu bakoitzeko | 3,45 |
–Urtean, metro karratu bakoitzeko | 26,05 |
III.2. Gasbideak, metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean | 6,00 |
IV. EPIGRAFEA.–GUTXIENEKO ESKUBIDEAK | Zenbatekoa (eurotan) |
Baldin aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ez badira iristen aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara, honako hauek ordaindu beharko dira | 55,00 |
ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA ATERATZEKO, ETA EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO ETA ERA GUZTIETAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO–PASABIDEEN GAINEKO TASAK
–Ibilgailuak espaloietan barna sartzea eta ateratzea:
a) Gau eta eguneko pasabideak.
- 5 plaza bitarteko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan: 36,00 euro.
- 6tik 10 plazara bitarteko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan: 62,00 euro.
- 10 plazatik goitiko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan: 83,50 euro.
b) Ordutegi mugatuko pasabideak:
- 1. puntuko taula aplikatuko da, %50eko murrizketarekin.
c) Ibilgailuendako sarbideak:
- 1. puntuko taula aplikatuko da, %75eko murrizketarekin.
–Eremu publikoa aparkaleku esklusiborako erreserbatzea.
a) Bidaiariendako zerbitzu erregular edo aukerakoen abiaburuko, erdibideko edo helmugako geralekuetako aparkaleku esklusiboa, galtzadaren metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko, bide guztietan, 32,00 euro urtean.
b) Noizbehinkako beharrak direla-eta gertatzen diren erabilera desberdinetarako, metro lineal bakoitzeko, bide guztietan, 11,00 euro egunean.
UDAL ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA EZKABARTEKO HILERRIEN ERABILERA
–Lurpean ehorztea: 300,00 euro.
–Nitxoetan ehorztea: 250,00 euro.
–Hobitik ateratzea: 200,00 euro.
ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK ETA ETXEKO ANIMALIAK EDUKITZEA
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko udal lizentziaren tramitazioa: 30,00 euro.
Hogeita hamar egun balioduneko epea igaro denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten dira, eta osorik ematen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ezkabarten, 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L2602065