48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Deialdia, laguntzak eman daitezen etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko. Laburpena

DDBN kodea: 886942.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/886942).

Lehena.–Onuradunak.

Laguntza hauen onuradunak izanen dira jarduketa babesgarritzat jotzen diren obren sustatzaileak, betiere oinarrietan aipatutako baldintzak betetzen badituzte; gainera, Hirigintzako Informazio Batzordearen aldeko txostena eduki beharko da.

Bigarrena.–Xedea.

Ordenantza honen xedea da laguntzak arautzea, udal honek bere mugarteko etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko ezarritakoak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak, Zizur zendeako etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko laguntzenak.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

12.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hasiko da oinarrien laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Gazolatzen, 2026ko otsailaren 12an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2602240