4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Bake epaileen izendapena
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2026ko otsailaren 23an egindako bileran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:
Bigarrena.–Utergako bake epaile titularra: Oier Arraiza Chourraut jauna.
Hirugarrena.–Urdiaingo bake epaile titularra: Luziano Agirre Goikoetxea jauna.
Laugarrena.–Basaburuko ordezko bake epailea: Amaia Arano Nagore andrea.
Izendatzeko erabaki horien aurka, bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan, horrekin bat datozen gainerako artikuluetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.
Iruñean, 2026ko otsailaren 26an.–Gobernu idazkaria, Juan Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J2603126