48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1301/2026 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Gabriel Sánchez Bermejo jauna El Vergel zahar-egoitzako Administrazio-lana eta Zerbitzuak Koordinatzeko Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko ñ) etrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari eskumena esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak izendatzeko, bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Gabriel Sánchez Bermejo jauna Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako El Vergel zahar-egoitzako Administrazio-lana eta Zerbitzuak Koordinatzeko Unitateko buru izendatzea bitarte baterako, 2026ko otsailaren 23tik aurrerako ondorioekin.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea El Vergel zahar-egoitzako Zuzendaritzara, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzara eta Langileria Atalera; Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko otsailaren 18an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2602747