1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
7/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita "Fundación Laboral de la Construcción Navarra" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu bateratuak duen baimena, irakaskuntzen eskaintza handitzeagatik Uharteko eta Alesbesko egoitzetan.
Ikusi da "Fundación Laboral de la Construcción Navarra" entitateak, izen bereko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu bateratuko titularrak, eskatuta izapidetutako espedientea, zeinaren bidez baimena eskatzen baita Lanbide Heziketako irakaskuntzen eskaintza handitzeko, hain zuzen ere honako hauek irakasteko: Uharteko egoitzan, goi mailako "Eraikuntza-obren Antolaketa eta Kontrola", eta, Alesbesko egoitzan, oinarrizko mailako "Fabrikazioa eta Muntaketa".
Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura onetsi zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan (Aldaketak eta baimen berriak) xedatutako prozedurari jarraikiz.
Aintzat hartuta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan eta hura garatzeko xedapenetan ezarritakoa.
Ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egindako aldeko txostenak.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea "Fundación Laboral de la Construcción Navarra" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu bateratuak duen baimena, irakaskuntzen eskaintza handitzeagatik Uharteko eta Alesbesko egoitzetan.
2. Adieraztea honako hauek izanen direla ikastetxearen erregistroko datuak 2025-2026 ikasturtetik aurrera:
–Ikastetxearen kodea: 31013379.
–Titularra: Fundación Laboral de la Construcción Navarra (IFKa: G80468416).
–Izen generikoa: Lanbide Heziketako irakaskuntzen ikastetxe pribatua.
–Berariazko izena: Fundación Laboral de la Construcción Navarra.
–Helbidea: Areta industrialdea, Bideberri kalea 28, 31620 Uharten, eta Marques de Badillo kalea z.g., Alesbesen.
–Herria: Uharte eta Alesbes.
–Udalerria: Uharte eta Alesbes.
–Baimendutako irakaskuntzak eta gehieneko kopuruak:
1.–A, B eta C graduen eskaintza.
Unean uneko ebazpen bidez baimendutako prestakuntza eskaintzaren arabera, hezkuntza administrazioak ezartzen duen urteko plangintzaren arabera, lurraldeko prestakuntza premiak ikusita.
2.–D graduko eskaintzak.
a) Oinarrizko mailako heziketa zikloak:
"Eraikinen Zaharberritze eta Mantentze-lanak" oinarrizko mailako heziketa zikloa, "Eraikuntza eta Obra Zibila" lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehen mailan eta 1 bigarrenean), unitate bakoitzeko hamabi ikasle sartu berrirekin, gehi ikasle errepikatzaileak; gehienez ere hamalau ikasle unitate bakoitzeko, Uharteko egoitzan.
"Fabrikazioa eta Muntaketa" oinarrizko mailako heziketa zikloa, "Fabrikazio Mekanikoa" lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehen mailan eta 1 bigarrenean), unitate bakoitzeko hamabi ikasle sartu berrirekin, gehi ikasle errepikatzaileak; gehienez ere hamalau ikasle unitate bakoitzeko, Alesbesko egoitzan.
b) Erdi mailako heziketa zikloak:
"Hondeaketak eta Zundaketak" erdi mailako heziketa zikloa, "Erauzketa Industriak" lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehen mailan eta 1 bigarrenean), unitate bakoitzeko gehienez ere 24 ikaslerekin, izan ikasle errepikatzaileak izan ikasle berriak, Uharteko egoitzan.
c) Goi mailako heziketa zikloak:
"Eraikuntza-obren Antolaketa eta Kontrola" goi mailako heziketa zikloa, "Eraikuntza eta Obra Zibila" lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehen mailan eta 1 bigarrenean), unitate bakoitzeko gehienez ere 24 ikaslerekin, izan ikasle errepikatzaileak izan ikasle berriak, Uharteko egoitzan.
3.–E graduko eskaintzak.
"Eraikuntzari buruzko Informazioaren Modelatua (BIM)" espezializazio ikastaroa, "Instalazioa eta Mantentze-lanak" lanbide arlokoa: unitate 1, gehienez ere 20 ikaslerekin, Uharteko egoitzan.
3. Titularrari adieraztea postu egokiak eta nahikoak daudela bermatu behar duela prestakuntza praktikoaren fasea enpresa edo antzeko organismo batean egiteko. Horretarako, 15 egun naturaleko epean, baimen honen jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita, titularrak eskabide bat zuzendu beharko dio Lanbide Heziketako Plangintza eta Integraziorako Zuzendaritzari. Bertan, enpresen zerrenda bat aurkeztuko du, jasotzen duena eskatutako unitateetako ikasleen prestakuntza praktikoa egiteko lanpostuak zer enpresarekin adostu dituen edo zer enpresarekin aurreikusten duen adostea, baita prestakuntza praktikoa egiteko erabiliko den hitzarmenaren eredua ere. Hitzarmen horretan, berariaz adieraziko da ezin dela inolako ordainketa ekonomikorik, kontraprestaziorik edo dohaintzarik izan, ez ikastetxearen ez ikasleen aldetik, curriculumeko prestakuntza praktikoa egiteagatik.
4. Titularrari ohartaraztea ezen, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horrek ezartzen du Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura), baimena kentzeko arrazoi izanen dela martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 55.8 artikuluan ezarritakoa ez betetzea.
5. Ikastetxearen titularrari gogoratzea ezen baimena aldatzea edo administrazio-baimen berria eskatu beharko duela, baldin ikastetxearen erregistro-datuak, ebazpen honen 2. atalean jasotakoak, aldatzen badira edo instalazioak aldatzen badira, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezartzen den moduan.
6. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
7. Ebazpena igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalari eta "Virgen del Camino" ikastetxe bateratu politeknikoari, ikastetxea hari atxikita baitago ondorio administratiboetarako.
8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 29an.–Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
Iragarkiaren kodea: F2601753