2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
Udalkideen ordainsariak eta alkatetzaren dedikazio araubidea
Udalak honako erabaki hau hartu zuen 2026ko otsailaren 11n egindako osoko bilkuran, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. Artikuluari jarraituz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea):
Lehenbizikoa.–Honako ordainsari edo bilkura-sari hauek ezartzea udalkideentzat, karguan jarduteagatik eta Udalaren bilkuretara egiazki joateagatik:
–Alkatetza: Udalak 2026ko aurrekontuko "Udalkideen ordainsariak" izeneko1 1 9120 10000 partida erabiliko du alkatetzaren dedikazio partziala ordaintzeko.
–Gainerako udalkideak: uko egiten diote osoko bilkuretara egiazki joateagatik 1 1 9120 10000 partidaren kargura zenbatekorik jasotzeari.
Udalkide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko, beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, baldin badaude behar bezala eta agiri bidez justifikaturik eta baimendurik.
Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan.
Iturmendin, 2026ko otsailaren 13an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.
Iragarkiaren kodea: L2602277