48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 29ko 372E/2025 Foru Aginduaren aurka eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 166/2023 eta 167/2023 ebazpenen aurka jarritako 35/2026 prozedura arruntean. Bada, urriaren 29ko 372E/2025 Foru Aginduaren bidez, zeina azaroaren 27ko 414E/2025 Foru Aginduaren bidez aldatu baitzen, kontseilariak eskumena bereganatu zuen, eta ezetsi egin zen gora jotzeko errekurtso bat, hautapen epaimahaiaren puntuazioak behin betiko gehitzeko aktaren aurka jarri zena, honako kidego hauetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez sartzeko hautapen prozeduran: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, hizkuntza eskola ofizialetako irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko irakasleak eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igorriko zaio 35/2026 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea. Eduardo Sola Ayensa jaunak jarri zuen aipatu prozedura arrunta, Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 29ko 372E/2025 Foru Aginduaren aurka eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 166/2023 eta 167/2023 ebazpenen aurka. Bada, urriaren 29ko 372E/2025 Foru Aginduaren bidez, zeina azaroaren 27ko 414E/2025 Foru Aginduaren bidez aldatu baitzen, kontseilariak eskumena bereganatu zuen, eta ezetsi egin zen gora jotzeko errekurtso bat, hautapen epaimahaiaren puntuazioak behin betiko gehitzeko aktaren aurka jarri zena, honako kidego hauetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez sartzeko hautapen prozeduran: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, hizkuntza eskola ofizialetako irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko irakasleak eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez dei egiten zaie Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko Piano espezialitatean (gaztelania) interesa duten guztiei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2026ko otsailaren 16an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2602561