48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2026ko diru-bilketarako egutegia

Segurtasun juridiko handiagoa bermatzeko, jarraian ematen dira tributuak eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrerak borondatez ordaintzeko epeak 2026ko ekitaldirako, zein bere ordenantza fiskal edo prezio publikoen arau erregulatzaileetan ezarritakoarekin bat, baita, hala denean, baldintza-agirietan xedatuarekin bat ere eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean tributuen sortzapenari buruz zehaztuarekin bat ere. Horretarako kontuan hartuz ez dela banakako jakinarazpena egin beharrik aipatu baliabideotan, zergadunen erregistroetan oinarriturik likidatzen dira, honako hauei jarraikiz: uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 77. artikulua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86.3 eta 143. artikuluei dagokienez, eta Alkatetzaren 2026ko urtarrilaren 12ko 44 Ebazpena. Honako hauek dira aipatu epeak:

1. Pasabideak eta espazioaren erreserba: maiatzaren 2tik uztailaren 3ra.

2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: otsailaren 23tik apirilaren 10era.

3. Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa:

–Lehen seihilekoa: apirilaren 20tik ekainaren 5era.

–Bigarren seihilekoa urriaren 19tik abenduaren 4ra.

4. Etxebizitza hutsak:

–Lehen seihilekoa: apirilaren 20tik ekainaren 5era.

–Bigarren seihilekoa urriaren 19tik abenduaren 4ra.

5. Lurzatiak ureztatzeko ekipamendua duten laborantzako herri-lurretako loteen errentamenduak: urriaren 1etik 31ra (familiako edo erabilera sozialeko baratzeak izan ezik).

6. Herri-lurretako belarren errentamendua (bazkalekuak):

–Laugarren hiruhilekoa: urtarrilaren 1etik 31ra.

–Lehen hiruhilekoa: apirilaren 1etik 30era.

–Bigarren hiruhilekoa: uztailaren 1etik 31ra.

–Hirugarren hiruhilekoa: urriaren 1etik 31ra.

7. Lehorreko herri-lurrak: urriaren 19tik azaroaren 27ra.

8. Herri-ureztalurrak: urriaren 26tik abenduaren 11ra.

9. Hilerriko tasak: irailaren 23tik azaroaren 6ra.

10. Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak, autolikidazio bidez ordainarazten ez direnak (terrazak): urtarrilaren 1etik 31ra.

–Helbideratutako likidazioak borondatezko epearen azken egunean igorriko dira.

Ordainagiriak helbideratuta ez dauzkaten zergadunek banku-erakunde laguntzaileen bidez egin dezakete borondatezko ordainketa (Tafallan bulegoa duten guztien bidez), ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iraganik, eta helbideratutako ordainagiriak itzultzen badira, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako 100eko 5eko errekargu exekutiboa aplikatuko da eta premiamendu bidezko kobrantza egiteko izapideak hasiko dira; azken horrek, aipatu artikuluaren arabera, 100eko 20ko errekargua eragiten du.

Epe exekutiboaren hasierak berandutze-interesak sortuko ditu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tafallan, 2026ko otsailaren 4an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2601770