48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Aldaketa, Animalia arriskutsuak edukitzea arautzen duen udal-ordenantzan. Behin betiko onespena

Faltzesko Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea Animalia arriskutsuak eta beste batzuk edukitzea arautzen duen udal-ordenantzan. Zehazki, hirugarren artikuluari eragiten dio aldaketak (lizentziak emateagatiko tasa), eta 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da.

Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar eguneko epean, iragarkia argitaratu ondoan Udalaren iragarki-taulan eta 2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 16an, eta ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da.

Legez ezarritako ondorietarako, aldatutako testua argitaratzeko agintzen da. 3. artikuluko 2. apartatua aldatu da, eta honela idatzita geldituko da:

"3. artikulua. Lizentzia. (...)

2. Lizentzia eskuratzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Adin nagusikoa izatea eta ez egotea ezindurik animalia behar bezala zaintzeko.

b) Ez izatea inoiz kondenatua honako delitu hauetakoren batengatik: homizidioa, lesioak, torturak, askatasunaren edo osotasun moralaren aurkakoak, sexu-askatasunaren eta osasun publikoaren aurkakoak, edo lotura talde armatu batekin edo droga salerosketarekin. Ildo beretik, animalia potentzialki arriskutsuak edukitzeko eskubideaz gabetua ez egotea epaile baten ebazpenaren bidez.

c) Animalia potentzialki arriskutsuak edukitzearen inguruko arau-hauste astunengatik edo oso astunengatik zehatua ez izana, lizentzia aldi baterako eteteko zehapena izan ezik, hura osorik bete bada.

d) Ahalmen fisikoaren eta gaitasun psikologikoaren ziurtagiriak, animalia potentzialki arriskutsuak edukitzeko.

e) Erantzukizun zibileko aseguru baten egiaztagiria, animaliek hirugarrenei egin diezazkieketen kalteengatik, bederen urtebeteko iraupena eta gutxienez ehun eta hogei mila (120.000) euroko zenbatekoa duena.

f) Udal-tasa ordaintzea (20 euro). (...)"

Faltzesen, 2026ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

Iragarkiaren kodea: L2601767