2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizioa, bete daitezen ehorzle laguntzailearen 4 plaza. Izendapen proposamena
Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko ehorzle laguntzailearen 4 plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9.1 oinarrian xedatutakoa betez –deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2024ko azaroaren 25ean, eta 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratu zen–, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituzten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen plaza kopuruaren arabera:
Igoera-txanda.
TOLEDO MARTIRENA, RAÚL
Txanda irekia.
SANZ AGUINAGA, DAVID
GONZÁLEZ VILOCHE, ROSA
HUESA ODÉRIZ, ALBERTO
Epaimahaiaren proposamena ikusirik eta deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin bat,
ERABAKITZEN DA:
Proposatutako izangaiei eskatzea oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkez dezatela Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean.
Iruñean, 2026ko otsailaren 16an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2602339