48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Aldaketa, Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen 7. ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Elortzibarko Udalak, 2025eko abenduaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, gehiengoz, aldaketa egitea Lizentziak eman eta hirigintzan jarduketak egiteko tasak arautzen dituen 7. ordenantza fiskalean.

Iragarkia 2025eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hala, 2026ko otsailaren 10ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen aldaketa osoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hona hemen testua osorik:

7. ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Oinarria.

Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen IV. kapituluko 7. atalean ezarritakoa betez eta toki entitateei aplikatu beharreko Nafarroako zerga araudia betez ezarri da.

2. artikulua. Izaera.

Ordenantza honetan araututako tasek zerga izaera dute, eta Udalak hirigintza jarduketak izapidetzeko, kontrolatzeko eta egiaztatzeko beharrezkoak diren zerbitzu administratibo eta teknikoak ematea zergapetzen dute.

3. artikulua. Zerga egitatea.

Zerga egitatea honako hauen ondoriozko udal jarduera administratibo eta teknikoa da:

a) Partikularrek sustatutako plangintza tresnak izapidetzea.

b) Hirigintza kudeaketako tresnak izapidetzea.

c) Plangintza gauzatzeko tresnak izapidetzea.

d) Hirigintzako lizentziak, erantzukizunpeko adierazpenak eta aurretiazko komunikazioak ematea, beharrezkoak diren egiaztapen teknikoak eta egiaztapenak barne.

II. KAPITULUA.–SUBJEKTU PASIBOAK ETA BETEBEHARRAREN SORRERA

4. artikulua. Subjektu pasiboak.

Tasa honen subjektu pasibo dira pertsona fisiko edo juridikoak, ondasun-erkidegoak, jaraunspen jasogabeak eta Zergei buruzko Foru Lege Orokorraren 33. artikuluan ezarritako gainerako entitateak, baldin eta zerga egitatea den jarduera administratiboa eskatzen, eragiten edo haren onuradun badira.

5. artikulua. Ordaintzeko beharraren sorrera.

1. Hirigintzako lizentzietan, erantzukizunpeko adierazpenetan eta aurretiazko komunikazioetan, autolikidazioa aurkezten den unean sortzen da ordaintzeko betebeharra, eta eskaerarekin batera aurkeztu beharko da.

2. Plangintza, kudeaketa edo gauzatzeko tresnetan, hasierako onespena ematen den unean sortzen da ekarpenak egiteko betebeharra, eta udalak administrazio likidazioa eginen du.

III. KAPITULUA.–ZENBATEKOAK:
TARIFAK ETA ORDAINKETA ERREGIMENAK

6. artikulua. Tarifak.

Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean ezarritakoak izanen dira, eta hirigintza jarduketa motaren arabera bereiziko dira.

7. artikulua. Autolikidazioak.

1. Hirigintzako lizentzietatik, erantzukizunpeko adierazpenetatik eta aurretiazko komunikazioetatik eratorritako tasak autolikidazio bidez kudeatuko dira, zeina eskaerarekin batera aurkeztu beharko baita.

2. Udalak autolikidazioa egiaztatu eta, hala badagokio, likidazio osagarria egiten ahalko du, bai eta dagokion itzulketa egin ere.

3. Plangintza, kudeaketa eta gauzatzeko tresnetan, udalak espedienteari hasierako onespena eman ondoren likidatuko du tasa.

IV. KAPITULUA.–KUDEAKETA ETA ORDAINKETA

8. artikulua. Ordainagiria aurkeztea.

Autolikidazioaren ordainagiria aurkeztea ezinbestekoa izanen da espedientea izapidetzeko.

Administrazioko likidazioaren kasuetan, jakinarazpenean ezarritako epean egin beharko da ordainketa.

9. artikulua. Eredu ofizialak eta ordainbideak.

Udalak autolikidaziorako eredu normalizatuak onartuko ditu, udalaren egoitza elektronikoan eskuragarri jarriko direnak, eta gaitutako ordainbideak ezarriko ditu.

10. artikulua. Itzulketak.

Eskatzaileak eskatutako jarduketari uko egiten badio edo atzera egiten badu, ordaindutako tasak itzultzen ahalko dira udalak zehaztutako proportzioan, espedientearen izapidetze egoera kontuan hartuta.

3. artikuluan jasotako hirigintzako espedienteen sustatzaileek espediente horien izapidetzeari berariaz uko egiten ahalko diote. Uko egitea gertatzen den izapidetze fasearen arabera, dagokion tasa murriztua aplikatuko da, honako ehuneko hauetan:

–Hasierako onespenaren aurretik: %60.

–Behin-behineko onespenaren aurretik: %40.

–Behin betiko onespenaren aurretik: %20.

Lizentziaren titularrek atzera egiten ahalko dute eskatutako obretan, Udalari ukoa idatziz aurkeztuz gero, betiere aipatu lizentzia iraungirik ez badago. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko eta obrak hasi gabe badaude, lizentzia emandakoan legokiokeen tasaren %20 ordaindu beharko da. Lizentzia eman eta gero egiten bada uko, tasak %40 baizik ez dira gutxituko.

Administrazioak ofizioz jarduten badu eta 3. artikuluan jasotako edozein espediente iraungi bada, tasa %40 murriztuko da.

V. KAPITULUA.–ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

11. artikulua. Zehapen araubidea.

Arau-hausteen eta zehapenen arloan, Zergei buruzko Foru Lege Orokorra aplikatuko da, eta, hala dagokionean, Udalaren Ordenantza Fiskal Orokorra.

VI. KAPITULUA.–TARIFA MURRIZTUA JUSTIFIKATZEA

12. artikulua. 500 m²-ko edo gutxiagoko azalera duten bizitegi eraikinei dagozkien jarduketetarako tarifa murriztuaren justifikazioa.

1. Ordenantza honek tarifa murriztua ezarri du 500 m²-ko edo gutxiagoko azalera eraikia duten bizitegi erabilerako eraikinei dagozkien hirigintza jarduketetarako, eranskinean xedatutakoari jarraiki.

2. Bereizketa hori zerga egitateari lotutako irizpide objektiboetan oinarritzen da; izan ere, azalera eraikiak eraikinen tipologia baldintzatuko du –familia bakarreko etxebizitzak edo dentsitate txikiko etxebizitzak–, tamaina handiagoko eraikinetatik edo familia anitzeko sustapenetatik bereiziz.

3. Azalera txikiagoko bizitegi eraikinak tresnarik egokiena dira biztanleria egoiliar egonkorra finkatzen laguntzeko. Helburu hori Udalaren interesekoa da, oreka demografikoa lortzen eta lurraldean bizitegi erabilera iraunkorra mantentzen laguntzen baitu.

4. Tarifa murrizketa, beraz, hirigintza eta gizarte interes publikoko arrazoiak direla-eta ezarri da, subjektu pasiboaren inguruabar pertsonalak kontuan hartu gabe eta berdintasunaren, orokortasunaren eta zerga objektibotasunaren printzipioak errespetatuz.

I. ERANSKINA.–TARIFAK

MOTA

AZPIMOTA

HIRIGINTZA IZAPIDEEN TRAZEN KOADROA

AZPIKATEGORIA

TASA

A

A1

Partikularrek sustatutako plangintza tresnak izapidetzea

Azalera >= 500 m²

3.116,38 euro

A

A1

Partikularrek sustatutako plangintza tresnak izapidetzea

Azalera < 500 m²

1.906,96 euro

A

A2

Xehetasun-azterketak izapidetzea

Azalera >= 500 m²

2.445,49 euro

A

A2

Xehetasun-azterketak izapidetzea

Azalera < 500 m²

1.906,96 euro

B

B

Kudeaketako tresnak izapidetzea

Azalera >= 500 m²

2.306,01 euro

B

B

Kudeaketako tresnak izapidetzea

Azalera < 500 m²

1.906,96 euro

C

C

Gauzatzeko tresnak izapidetzea

Azalera >= 500 m²

2.340,88 euro

C

C

Gauzatzeko tresnak izapidetzea

Azalera < 500 m²

1.906,96 euro

D1

D1

Obra handiko lizentzia

Azalera >= 500 m²

449,50 euro

D1

D1

Obra handiko lizentzia

Azalera < 500 m²

149,83 euro

D1

D1

Lehen okupazioko obrak

Azalera >= 500 m²

449,50 euro

D1

D1

Lehen okupazioko obrak

Azalera < 500 m²

149,83 euro

D2

D2

Obra txikietarako lizentzia (37. ordenantza)

-

60,00 euro

D2

D2

Lurzatia banantzeko lizentzia

-

236,85 euro

D2

D2

Partzelazio-lizentzia

-

236,85 euro

D3

D3

Komunikazioa (37. ordenantza) (*)

-

60,00 euro

D3

D3

Erantzukizunpeko adierazpena (37. ordenantza)

-

60,00 euro

D4

D4

Hirigintza kontsulta (37. ordenantza)

Kontsulta konplexua

295,85 euro

D4

D4

Hirigintza kontsulta (37. ordenantza)

Kontsulta estandarra

197,23 euro

D4

D4

Hirigintza kontsulta (37. ordenantza)

Kontsulta sinplea

98,62 euro

D4

D4

Hirigintza bateragarritasunari buruzko txostena (ASNU)

Txosten konplexua

295,85 euro

D4

D4

Hirigintza bateragarritasunari buruzko txostena (ASNU)

Txosten estandarra

197,23 euro

D4

D4

Hirigintza bateragarritasunari buruzko txostena (ASNU)

Txosten sinplea

98,62 euro

D4 KALIFIKAZIOA.

D4 kalifikazio sinple, estandar eta konplexuaren arteko aldea:

–Sinplea: hirigintza araudiaren erantzuna.

–Estandarra: hirigintza araudiaren interpretazioa.

–Konplexua: dagoeneko izapidetuta dauden espedienteetan eragina duen hirigintza araudiaren interpretazioa.

Zalantzarik izanez gero, kontsultatu Udal Bulego Teknikoari.

(*) Obra handiaren eta obra txikiaren arteko bereizketa: 37. ordenantzako sailkapena erabiliz.

OBRA TXIKIEN TIPOLOGIAK:

1. Etxebizitzen barneko obrak:

–Igeltsero-lanak eta trenkadetakoak, etxebizitzaren erabileran aldaketarik ekarriko ez dutenak, ezta etxebizitzaren banaketan funtsezko aldakuntzarik ere, eta bizigarritasun-baldintzak betetzeari eraginen ez diotenak.

–Instalazio edo azpiegitura berriak paratzea etxebizitzetan.

2. Obrak lokaletan:

–Fatxadak eraberritzea.

–Estaldurak eraberritzea, konpontzea, berritzea edo aldatzea.

–Instalazioak edo azpiegiturak konpontzea, berritzea, aldatzea edo ezartzea.

3. Obrak fatxada eta estalkietan:

–Balkoiak ixtea eta goiko solairuetan eguzki-oihalak paratzea, jabeen erkidegoak eskatuta Udalak erkidegoetarako eredu komuna onetsi eta gero.

–Lokaletan eguzki-oihalak paratzea.

–Lokaletako eta eraikinetako fatxadetan errotuluak paratzea.

–Irekitzeko lizentzia duten lokaletako beheko solairuan baoak egitea, fatxadaren konfigurazio orokorra aldatzea ez badakarte.

4. Eraikinen instalazio edo azpiegitura komunetako obrak:

–Konponketak, ordezkapen partzialak edo erabateko eraberritzeak.

–Instalazio edo azpiegitura berriak ezartzea.

II. ERANSKINA.–AUTOLIKIDAZIOKO EREDU NORMALIZATUA

7. ordenantza fiskala.–Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak - Elortzibarko Udala

1. SUBJEKTU PASIBOAREN DATUAK

Izena edo sozietatearen izena: ................................................................................................................

NAN/IFZ/IFK: ......................................................................................................................................

Helbidea: ............................................................................................................................................

Telefonoa: ..........................................................................................................................................

Posta elektronikoko helbidea: ..................................................................................................................

2. HIRIGINTZA JARDUKETAREN DATUAK:

Jarduketa mota:

Hirigintzako lizentzia.

Erantzukizunpeko adierazpena.

Aurretiazko komunikazioa.

Kudeatzeko/plangintzako/gauzatzeko tresna.

Beste bat (adierazi): ..........................................................................................................................

Jarduketaren helbidea edo kokalekua: ...............................................................................................

Azalera eraikia (hala badagokio): .......................................................................................................

Erabilera aurreikusia:

Bizitegirako erabilera.

Bizitegikoa ez dena.

Mistoa.

Aplikatutako eranskinaren epigrafea: ..................................................................................................

3. TASA KALKULATZEA:

Tarifa aplikagarria (eurotan): ..............................................................................................................

Autolikidazioaren kuota, guztira (eurotan): ........................................................................................

(Zergapekoaren erantzukizuna da tarifa behar bezala aplikatzea, ordenantzaren I. eranskina betez).

4. ORDAINTZEKO ERA:

Bankuko transferentzia.

Pasabide elektronikoa.

Entitate laguntzailea.

Ordainketaren/egiaztagiriaren erreferentzia zenbakia: ........................................................................

5. ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA:

Adierazten dut eredu honetan jasotako datuak egiazkoak eta osoak direla, eta autolikidazio hau egiten dudala lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen 7. Ordenantza Fiskalean xedatutakoa betez.

Halaber, autolikidazio honi eragin diezaiokeen edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen dut, eta dagozkion egiaztapen administratiboak onartzen ditut.

Sinadura: ...........................................................................................................................................

Eguna: ............................. / .............. / ....................................

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noainen, 2026ko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2602209