1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
2D/2026 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez iragartzen baita Sindicato Profesional Bomberos de Navarra / Nafarroako Suhiltzaileen Sindikatu Profesionala (SPBN/NSSP) izeneko sindikatua eratu dela (gordailu zenbakia: 31100064).
Onartu egin da aipatutako elkartea eratzearen gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.
Gordailutzeko eskaera Carlos Fidel Reta Ibarrek egin zuen, 31/2026/000008 sarrera zenbakiarekin izapidetutako idazkiaren bidez.
Estatutuak eta eraketa-akta honako hauek sinatu dituzte, denak ere sustatzaileak: Carlos Fidel Reta Ibarrek, David Mendoza Berriok, José Roa Adriánek, Sergio Chasco Lopez De Dicastillok eta Rut Aguado Garcíak.
Adierazi denaren arabera, hau da erakundearen helbidea: Adela Bazo kalea 32, behea A, 31006 Iruña (Nafarroa). Erakundearen lurralde eremua erregionala da, eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 3. artikuluan ezarritakoa.
Xedatzen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta iragarki taulan argitaratzea ere, onarpenaren berri emateko.
Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Iruñean, 2026ko otsailaren 10ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
Iragarkiaren kodea: F2602045