48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Akats zuzenketa, Iruñeko Udaltzaingoko 5 udaltzain plaza oposizio bidez betetzeko deialdian

Oharturik akats materiala dagoela Iruñeko Udaltzaingoan aritze aldera udaltzainen 5 plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 5.1., 5.2 eta 5.3 oinarrietan, –deialdia Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko abenduaren 22an hartutako erabaki bidez onetsi zen, eta 2026ko urtarrilaren 20ko NAOn argitaratu– jakinarazten da deialdi hori aplikatzeko hautaketa-prozesu horren barruan izendapena egin arte egiten diren egintza guztiak udal-webgunean argitaratuko direla, eta ez NAOn, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren –abuztuaren 30ekoa– hogeita zortzigarren xedapen gehigarriarekin bat (7/2025 Foru Legeak, ekainaren 4koak, gehitutako xedapena, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituena).

Esandakoagatik, akatsa honela zuzenduko da:

Hau dioen zatian:

"5.1. Oposizioan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein Udalaren webgunean argitara dadin aginduko du. Horretarako, bi zerrenda eratuko dira, honako izangai hauei dagozkienak:

1. Txanda irekiko izangaiak.

2. Igoera-txandako izangaiak.

5.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute 10 egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko.

5.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea iraganik, eta hala badagokio, horiek ebatzita, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren webgunean argitaratuko dira. Ebazpenak zehaztuko du oposizioa osatzen duten probak egiten hasteko tokia, data eta ordua. Oposizioa eginen da, 718/2003 Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, deialdia Nafarroako Aldizkarian argitaratu eta gutxienez bi hilabete iraganda.

Horren ordez, honela behar du:

"5.1. Oposizioan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta deialdiaren web-fitxan argitara dadila aginduko. Horretarako, bi zerrenda eratuko dira, honako izangai hauei dagozkienak:

1. Txanda irekiko izangaiak.

2. Igoera-txandako izangaiak.

5.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute 10 egun balioduneko epean, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko.

5.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea iraganik, eta hala badagokio, horiek ebatzita, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesteko ebazpena emanen du, eta deialdiaren web-fitxan argitaratuko dira. Ebazpenak zehaztuko du oposizioa osatzen duten probak egiten hasteko tokia, data eta ordua. Oposizioa eginen da, 718/2003 Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, deialdia Nafarroako Aldizkarian argitaratu eta gutxienez bi hilabete iraganda."

Iruñean, 2026ko otsailaren 27ean.–Giza Baliabideetako idazkari teknikoa, Arantxa Campo Mayo.

Iragarkiaren kodea: L2603275