1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
208E/2026 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Ana Isabel Sánchez Martín andrea, Berrikuntzaren eta Proiektu Esperimentalen Ataleko burua, berak hala eskatuta. Atal hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikita dago.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erakunde autonomoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan eta otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuetan xedatutakoari jarraikiz,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Ana Isabel Sánchez Martín andrea, Berrikuntzaren eta Proiektu Esperimentalen Ataleko burua, berak hala eskatu baitu. Atal hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikita dago. Kargu-uzteak 2026ko otsailaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzura.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko otsailaren 12an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Esther Fernández Razquin.
Iragarkiaren kodea: F2602289