48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Oposizioa, bete dadin herritarren partaidetzako teknikariaren 1 plaza. Izendapen-proposamena

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko Herritarren Partaidetzako teknikariaren 1 plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 8.1 oinarrian xedatutakoa betez –deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2024ko abenduaren 16an, eta 2025eko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3koan, argitaratu zen–, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituzten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen plaza kopuruaren arabera:

Txanda irekia.

FLORENCIO LUQUI IRIBARREN

Epaimahaiaren proposamena ikusirik eta deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

Proposatutako izangaiari eskatzea oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkez dezala Iruñeko Udalaren erregistro orokorraren bidez, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean.

Iruñean, 2026ko otsailaren 16an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2602350