48. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Xehetasun-azterketa, Nafarroako Foruen kaleko 2 eta 4 zenbakietan. Behin betiko onespena

Iragarkia argitara eman zen 2025eko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 4an, eta jendaurreko aldia iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

ERABAKITZEN DA:

1.–Behin betiko onestea aipatutako xehetasun-azterketa, Nafarroako Foruen kaleko 2 eta 4 zenbakietan igogailuak aldatzeari buruzkoa. Higiezinen jabeen erkidegoak sustatu du xehetasun-azterketa, eta Monente Arquitectura enpresak idatzi du.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ale bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2026ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2601825