126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

39/2026 FORU DEKRETUA, ekainaren 17koa, zeinaren bidez aldatzen baita apirilaren 5eko 84/1990 Foru Dekretua, Nafarroan Industrialdeak eta Industria Jarduerak Ezartzeko Arauak onesten dituena.

41/2026 FORU DEKRETUA, ekainaren 17koa, azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2051/2026 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enologo plaza bat oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

2052/2026 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko logopeden bi plaza oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

2060/2026 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) zazpi plaza oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agenteen plaza batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendaren aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Foruzaingoko kaboen plaza batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Nafarroako Foruzaingoko agente lehenen berrogeita hamaika plaza barne igoeraz eta kategoriaz igotzeko prozeduraren bidez betetzeko deialdiaren barruan, zehazki, prozesuaren lehen fasearen behin betiko emaitzaren aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK Nafarroako Foruzaingoko agente lehenen berrogeita hamaika plaza barne igoeraz eta kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barruan, zehazki, merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzen aurka.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko ekainaren 17an hartua, zeinaren bidez zuzentzen baita 2026ko maiatzaren 13an Nafarroako Gobernuak hartutako Erabakiaren lehenengo apartatuan atzemandako akatsa. Azken erabaki haren bidez onesten zen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campuseko udalez gaindiko plan sektoriala aldatzeko espedientea.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

340E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, toki entitateei dirulaguntzak emateko 2026ko deialdi bat onesten duena, autonomia sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak garatzearren (jubilotekak). DDBN kodea: 911766.

5556E/2026 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko, beren eraikin sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko eta Helpbidea proiektua zabaltzeko, 2026. urtean. DDBN kodea: 911568.

1409/2026 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, deialdia egiten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterraren esparruan 2025-2026 ikasturtean egindako master amaierako lan (MAL) hoberenak saritzeko.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

395E/2026 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez agintzen baita Higiezinen Jabetza Agenteen Nafarroako Elkargo Ofiziala (HJANEO) inskribatzeko Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, baita haren estatutuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko ere.

5D/2026 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna Nafarroa (EHNE NAFARROA) izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000184; lehengo gordailu zenbakia: 31/210).

114C/2026 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Nafarroako ikastolen hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

1.7. BESTELAKOAK

279E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita kudeaketa-esleipen bat egitea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, 2026ko ekitaldian osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuetarako.

284E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda zehazten duena.

70E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behinean onesten duena "NA-4000 errepidean Lesakako saihesbidea egiteko trazadura proiektua".

398/2026 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 11ko 255/2026 Ebazpena, onesten dituena 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan araubide bereziko kirol irakaskuntzak eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak.

167/2026 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, "Egabarrengo hondakin uren araztegia berritzea" izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.

2389E/2026 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Trafiko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Nafarroako Foru Komunitateko bide-sarean radar-kabinak eta trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplinarako irudiak hartzeko gailuak instalatzeko eta erabiltzeko.

1426/2026 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko ikasketetan prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatik kredituak aitortzen dituen araudia aldatzea onesten duena".

1428/2026 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, 40 urtetik gorakoak esperientzia profesionala edo lanekoa egiaztatuz Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko ikasketa ofizialetan sartzeko araudia onesten duena".

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa, soberakinik gabekoa, 8.100 kW-ekoa eta "PSFV Autoconsumo Graftech" izenekoa. Graftech Ibérica SAk sustatu du, Zizurko udal mugartean. Espedientearen kodea: 5695-2-CE.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoaren gaineko espedientea, Depurados Azud AIEk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Nahitaezko fasea, ingurumen baimen integratuaren funtsezko aldaketa eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduran, Erriberako Mankomunitateak sustaturik.

ENKANTEA, Martzillako ondasun higiezin batena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Aldaketa, zerga-tasen, prezio publikoen eta gainerako ordainarazpenena. Hasierako onespena

ANDOSILLA

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

ARAITZ

Jarduera-lizentziaren eskaera. Behi-aziendaren abeltzaintza-ustiategia

ARANARATXE

Indargabetzea Hirigintzako eta ingurumeneko txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Ordenantza fiskala, ordaindu beharreko tasak arautzen dituena kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako baimenak emateagatik (ingurumena babestea helburu), hirigintzako txostenak egiteagatik eta hirigintzako espedienteak izapidetzeagatik. Hasierako onespena

Ordenantza fiskala, arautzen duena tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, zinemako filmaketetarako. Hasierako onespena

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena

ARANGUREN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Taberna-kafetegia

Jarduera-lizentziaren eskaera. Hodiak libratzeko eta garbiketetarako enpresaren garajea, lantegia eta bulegoak

ARGUEDAS

Jarduera-lizentziaren eskaera. Jarduera gastronomikoa

ARTABIAKO KONTZEJUA

Aldaketa, Zirkulazioa eta ibilgailuen trafikoa arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Ordenantza fiskal orokorra, tributuak kudeatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko. Behin betiko onespena

BAKAIKU

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena

BEIRE

1/2026 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

BUÑUEL

Jarduera-lizentziaren eskaera. Gizarte, kultura eta erlijio etxea

CASTEJÓN

Uraren tasa 2025eko hirugarren lauhilekoan. Borondatez ordaintzeko epea

ZIRAUKI

Landa-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

CORELLA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Kebab taberna

DONAMARIA

2/2026 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

ENERITZ

Lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2026ko lehen seihilekoa

ETXALAR

Aldaketa honako honetan: Ordenantza fiskala, arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezien tasak, Behin betiko onespena

EUGIKO KONTZEJUA

Ordenantzen tarifak 2026rako

EZKAROZE

Udal ordenantza, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena

GARAIOA

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 2. lurzatian. Behin betiko onespena

LEKUNBERRI

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena

Ordenantza, ibilgailu elektrikoak kargatzeko Udalak kiroldegian kudeatuko dituen puntuen prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Akats zuzenketa, 2026ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan

IRUNBERRI

26-00795 gora jotzeko errekurtsoa, kalte-ordaina ukatzeari buruz

MAÑERU

Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

MURILLO EL FRUTO

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

OTSAGABIA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Haragitarako behi azienden ustiategia

OLORITZ

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena

ORISOAIN

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena

ORKOIEN

Zerbitzu Anitzetako Alorreko langileen 2026rako lan-egutegia

IRUÑA

Aldaketa, honako honetan: Ordenantza, arautzen dituena aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak, 2026ko uztailerako

Jarduera-lizentziaren eskaera. Zentro okupazionala

AZKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa. altzarien erakusketa eta salmenta

ERROMANTZATUA

Ordenantza, arautzen dituena herri-lurretako aprobetxamenduak. Hasierako onespena

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskabideak aurkeztea

Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Hasierako onespena

TUTERA

Jarduera-lizentzia ematea. Ibilgailuen garbitegia

UNTZUE

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena

URDIAIN

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena

EGUESIBAR

Udal Planaren aldaketa, Ardazko UAO-1.1 unitatean. Behin betiko onespena

Jarduera-lizentziaren eskaera. 3D inprimaketa metalean

VIANA

26-00766 gora jotzeko errekurtsoa, honako eskaera honi buruzko erantzunik ezaren aurka: oztopo-zutoina eta aparkatzeko debekuaren seinaleak birjartzea plazatxo batean

ESA

Ordenantza fiskala, arautzen duena «Mar del Pirineo» aisialdi eta ur eremuko udal aparkalekua erabiltzeko tasa. Hasierako onespena

Udal ordenantza, arautzen dituena «Mar del Pirineo» aisialdi eta ur eremuko sarbidea, aparkalekua eta erabilera. Hasierako onespena

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Aldaketa 2026rako zerga-tasetan

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, 2026ko lan-egutegian eta egun baliogabeen deklarazioan

AMESKOETAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

Aurrekontuko 1/2026 eta 2/2009 aldaketak. Behin betiko onespena